2022/06/27
Bi urte igaro dira goierritar talde bat Ekonomia Sozial Eraldatzailea (ESE) bultzatzen hasi zenetik eskualdean. Prozesu horretatik abiatuta aurkeztu dute aurten Biziola, irabazi asmorik gabeko eta gizarte ekimeneko kooperatiba. Goierriko herritarrak, ESEko eragileak eta bestelako erakundeak saretu nahi ditu, eta Farapi bazkide da hasieratik.
2022/06/15
Bi urteren ostean, bueltan dira Tolosako San Joan jaiak! Jaien egitarauarekin batera, Tolosako Udalak 2022-2024 Jaien Berdintasun Behatokiaren Ekintza Plana aurkeztu du aurten.
Tolosako Udalak 2010 urtetik darama jaietan berdintasun ikuspegia txertatzen era aktibo batean. Urteetako prozesuari jarraipena eta egonkortasuna emateko asmoz, 2016 urtean, Tolosako Jaien Berdintasun Behatokia diseinatu zen, Farapiren dinamizazioaren bitartez.
2022/06/13
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) AFIT (antropologia feminista) ikerketa-taldeak eta Ankulegi Elkarteak I. Antropologia Feminista Kongresua antolatu zuten 2022ko ekainaren 8, 9 eta 10ean, honako izenburuarekin: “Ezagutza eraldatuz. Deserosotasuna biziz”.
Covid-19a dela-eta bi urtez atzeratu ondoren, azkenik, lehenengo kongresu honetaz gozatzeko aukera izan genuen.
2022/03/09
Azkenaldian gure proiektua komunikatiboki indartzeko gogoa eta beharra dugula hausnartu dugu eta horregatik hilabete honetan zehar bide hori gurekin batera egin nahi duen pertsonaren bila ibiliko gara!. Gaurtik aurrera eta Martxoak 25 arte, Farapiko lan taldea osatzeko komunikazio arduraduna izateko eta enpresak burutzen dituen bestelako proiektuetan teknikari lanetan ibiltzeko hautagaitzak jasotzeko epea irekita egingo da.
Farapi bezalako proiektu batean parte hartu nahi baduzu bidali zure CV-a eta elkar ezagutuko dugu!.
Lan eskaintzaren inguruko informazio guztia hemen topatuko duzu. Mila esker eta laster arte!
2022/02/04
Galdera ikurrak, nerabeen bizipenetatik ongizatearen inguruko eraikuntza kolektibo eta ko-sorkuntza prozesua da. Arantzazulabek antolatutako ko-sorkuntza esperimentuen lehiaketara aurkeztu genuen Medialabekin elkarlanean, eta irabazi egin dugu! "Galdera ikurrak" proiektua errealitate bihurtu da.
Baina, zeri buruz da "Galdera ikurrak"?
Nerabeekin haientzat ongizatea zer den landuko dugu, ondo sentitzearen inguruko esanahiaren inguruan kolektiboki hausnartuz. Gogoeta partekatua eta ekintzaren bitarteko dinamikan, egitetik ikastea eta gorpuztea bilatuko dugu. Nerabeak subjektu izango dira haien prozesuan, eta proiektutik ateratzen dituzten ondorioak, arduradun publikoekin partekatu ahal izango dituzte, politika publikoen definizioan haien ahotsa ere entzun dadin.
Farapi eta Medialaben artean elkarlanerako ko-sorkuntza espazio berritzaile bat irekiko dugu, praktikaren bitartez esperimentatuz, eta ateratako ikaspenak partekatzera konprometituz.
2021/10/16
LANDAOLArekin elkarlanean, Landa emakumeak gara ekimenean ari gara parte hartzen. LANDAOLA Gipuzkoako Landa Garapenerako Elkarteek osatzen duten Federazioa da, eta egitasmo honen bitartez, landa emakumeek landa inguruko bizitzan eta garapen iraunkorrean duten rola balioan jarri nahi da. Abiapuntu moduan, "landa emakumeak eta bizikidetza" gaiari lotuta, irudi grafikoen (argazki, marrazki, irudi, collage...) lehiaketa bat antolatu da. Honen bitartez, emakume ezberdinen arteko espazio partekatu bat sortu da, emakumeen arteko parte-hartze, partekatze, sormena, elkarrizketa eta ikaskuntza sustatuz.
Lehiaketara aurkezteko epea urriaren 15an amaitu da, eta Gipuzkoako emakume askoren argazki, collage, marrazki eta irudiak jaso ditugu. Laster ezagutuko dituzue nortzuk izan diren irabazleak eta bidaliko artelanak eta hauen inguruko hausnarketen berri ere izango duzue. Jarraitu egitasmoa: http://www.landaola.eus/lehiaketa/home.php?idioma=eu
2021/03/24
Lan dinamiketan, harreman eta gatazken lanketetan adituak diren ekonomia sozialeko hiru eragile elkartu ditugu Leitzaranen, indarrean datorren errekaren ertzean: Harago Aholkularitzako Aran Erasun Urtzelaieta, Farapiko Araitz Rodríguez Gutierrez eta Gabriela Errenteria Esparza, eta Arremanitzeko Edurne Mendizabal Amanda. Nola ari dira lan moldeak aldatzen pandemian? Nolakoa behar luke etorkizuneko lanak? Nor bere ahotik mintzo direla argi utzi dute, goizegi baita taldean adostutako diskurtsorik izateko.
ARTIKULO OSOA: https://www.argia.eus/albistea/bereizi-behar-da-zer-den-distantzian-egin-daitekeena-eta-zer-ez
2021/01/20
Azkenengo 2 urteetako Tolosako Jai Berdinzaleentzako Behatokiaren ebaluazioa egin dugu Berdintasun eta Jaietako teknikariekin. Horretarako eraldaketa kontzientearen logikako eskema egokitu dugu. Irizpide batzuk aukeratu ditugu (emaitzak, ikaspenak, taldearen auto-errekonozimendua eta eraldaketa prozesuaren barneratzea) eta horrekin abiatu gara behatokia baloratzeko. Lehenbiziko aldia zen eskema konplexu hori moldatzen genuela ebaluazio saio txiki batera, eta oso ongi funtzionatu du. Gustura gelditu gara!
2021/01/07
Farapi kooperatibako kideek azaldu dute nola jarri zuten "hankaz gora" kudeaketa eredua. Gerentearen figura "fusilatu" eta urtebeteko prozesuaren ondoren erabaki guztiak kolektiboan hartzeko egitura sortu dute. Bidean, bizigarritasuna kudeaketa ereduaren oinarrian kokatuz, ekonomikoki bideragarria izaten jarraitzen duen proiektua eraiki dute.
2020/07/27
Donostiako Udaleko Osasunaren Sustapenerako atalak sustatutako ekimen bat da, osasuna era positiboan ulertu eta osasunaren mugatzaile sozialen abordatzea helburu nagusitzat dituen lan ildoan barneratua. Donostia Lagunkoia eta Donostiako Erretiratuen Elkarteekiko Laguntasuna Hobetzeko Laguntza Teknikoa eta Akonpainamendua emateko Udal Zerbitzuekin elkarlanean gauzatu da.
2020/07/22
Oraindik goiz da COVID 19ren ondorio guztiak neurtzeko, eta zein esparruetan izango duen inpaktu gehien baloratzeko, baina agerikoa da gizarte mailan etorkizunean asko eragingo duten aldaketa batzuk ematen ari direla. Erakunde publikoek gizartean sortzen ari diren beharrei erantzuteko ardura dute, eta aldi berean, hauen inguruan hausnartu, birposizionatu eta udal-funtzionamendua egokitzeko erronkei ere heldu behar diete.
2020/07/17
Koronavirusaren pandemiaren ondorioz sortu den egoerak sakonki astindu du gure gizartea bere esparru guztietan. Orain arte beti existitu eta gure gizartean egon diren beharrak azaleratu eta lehen lerrora ekarri ditu, hauek bisibilizatuz. Gizarte bezala hainbat errokei aurre egin beharko diegu eta honetan ere enpresok zeregin esaguratsua dugu, erantzunkidetasunez erantzuten.
Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa
20012 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
Calle Travieso 27, 2-A
35002 Las Palmas de Gran Canaria
T (+34) 943 00 35 85
F (+34) 943 00 35 84
info@farapi.com