Eskuartean

LAN-ESKAINTZA | Lankide berri bila ari gara Farapin

Zer da Farapi?

Gizartea eraldatzeko prozesuak bidelaguntzen dituen kooperatiba gara, eta hiru lan-lerrotan egiten dugu lan: ekonomia sozial eraldatzailea, feminismoa eta parte-hartzea. Gehiago jakiteko, ikusi hemen egin ditugun lanetako batzuk.

Nola egiten dugu lan?

lusioz, arduraz eta mimoz lan egiten dugu. Gure bezeroen beharrak gertutik ezagutuz eta neurrira egindako prozesuak abian jarriz. Bereziki zaintzen ditugu lan-prozesuak, prozesuen kalitatea emaitzen kalitatearekin lotuta dagoela sinesten dugulako. Horixe da gainera, gure bezeroek gehien baloratzen dutena. Bulegoa Donostian badugu ere, Gipuzkoa osoko udalerri, erakunde eta enpresekin lan egiten dugu.
 

 

Prozesu horien bidelaguntzan gurekin lan egin nahi duzu? Hementxe duzu aukera:


Lan-eskaintzaren deskribapena:

Eskatzen dugu:

  • Proiektuen kudeaketan eta gidaritzan eskarmentua.
  • Talde dinamizazioan ezagutza eta eskarmentua.
  • Txostengintza eta idazketarako gaitasuna.

Beharrezkoa:

  • Euskara maila altua.
  • Office ezagutza altua.
  • Gidabaimena eta kotxe propioa erabiltzeko aukera.

Baloratuko da:

  • Feminismoan edota herri mugimenduetan ibilia.
  • Fazilitazioa edo partaidetza prozesuetan eskarmentua.
  • Ekonomia sozial eraldatzailean ezagutza.

 


Lan-baldintzak:

  • Urriaren erdialdean hasteko.
  • Egunean 4 ordu, lanaldi osora pasatzeko aukerarekin.
  • Soldata: 17.438,74€ (urteko gordina 4 ordura).
  • Urte amaiera arte froga epealdia.

 


Curriculum bidalketa:

Interesik baduzu, bidali zure curriculuma eta aurkezpen gutuna irailaren 8a baino lehen, honako helbidera: kontratazioa@farapi.com