Eskuartean

LAN-ESKAINTZA | Lankide berri bila ari gara Farapin


Lan-eskaintzaren deskribapena:

Eskatzen dugu:

  • Proiektuen kudeaketan eta gidaritzan eskarmentua.
  • Talde dinamizazioan ezagutza eta eskarmentua.
  • Txostengintza eta idazketarako gaitasuna.

Beharrezkoa:

  • Euskara maila altua.
  • Office ezagutza altua.
  • Gidabaimena eta kotxe propioa erabiltzeko aukera.

Baloratuko da:

  • Feminismoan edota herri mugimenduetan ibilia.
  • Fazilitazioa edo partaidetza prozesuetan eskarmentua.
  • Ekonomia sozial eraldatzailean ezagutza.

 


Lan-baldintzak:

  • Urriaren erdialdean hasteko.
  • Egunean 4 ordu, lanaldi osora pasatzeko aukerarekin.
  • Soldata: 17.438,74€ (urteko gordina 4 ordura).
  • Urte amaiera arte froga epealdia.

 


Curriculum bidalketa:

Interesik baduzu, bidali zure curriculuma eta aurkezpen gutuna irailaren 8a baino lehen, honako helbidera: kontratazioa@farapi.com