2023/02/01
Egiatar bezala, plazer handi bat izaten ari da Teila Fabrikako prozesuen bide-laguntzaile izatea. Teila Fabrika, elkarlanerako, elkar konektatzeko eta auzogintzan aritzeko espazioa da, eta gu ere, nahiz eta fisikoki bertan ez egon, proiektuaren eta Teila-komunitatearen parte sentitzen gara.
2022/12/28
2022… A ze urtea! Lanean buru-belarri aritu gara urte osoan zehar eta jada amaierara iritsi garela sinetsi ezinik gaude. Arnasa hartu, atzera begiratu, eta urtean zehar egin dugun lana aitortu eta ospatzeko tartetxo bat hartu nahi izan dugu, zuekin partekatzeko.
Hurrengo lerroetan ez dugu soilik lagundutako proiektuez hitz egingo, izandako bizipen eta bestelako esperientziak ere kontatuko dizkizugu. Etorri gurekin denboran bidaiatzera:
2022/12/21
Urtea amaitzear da eta farapitarrok oporretan goaz, atseden hartzeko eta lanari ekiteko 2023an. Bulegoa itxita egongo da urtarrilaren 9ra arte. Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko!
2022/12/12
Gipuzkoan zaintzen balio soziala handituko duen proiektu bat diseinatzeko eta garatzeko prozesuan parte hartuko du Farapik 2023an zehar. Helburua da zaintzen inguruko sentsibilizazioa eta ezagutza sustatzea Gipuzkoan, horiek demokratizatzeko eta modu bidezkoago batean birbanatzeko, genero eta erantzunkidetasunaren ikuspegitik.
2022/12/02
Euskararen Nazioarteko Eguna da abenduaren 3an, eta aurten HABErekin egin dugun lana ekarri nahi dugu gogora. EAEko euskaltegietan emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko neurriak, politikak eta jarrerak ezagutzeko prozesu bat abiatu genuen eta bertatik diagnostiko bat egin genuen. Hain zuzen ere, aurreko astean, e-Hizpide aldizkariak diagnostiko horren emaitza nagusiak biltzen dituen monografiko bat argitaratu zuen.
2022/11/22
Azaroaren 18an saio bateratu bat antolatu genuen Irungo Musika Eskolan, San Vicente de Paul eta Belaskoenea ikastetxeetako ikasleekin. Bertan izan ziren ere Udaleko herri-hezitzaile, teknikari eta politikariak.
2022/11/03
Urriaren 25ean, Farapi Kooperatibak eta Tabakalerako Medialab espazioak dialogo saioa antolatu genuen nerabe eta erakundeen artean ongizateaz solasteko. Arantzazulabek diruz lagundutako ‘Galdera ikurrak’ ko-sorkuntza prozesuaren baitan egin genuen jarduera hori.
2022/10/26
Gogotsu iritsi ginen Biziola Fabrikara urriaren 20an Kooperatibismo Feminista Topaketa antolatzeko. Farapi Kooperatibatik, gaiaren inguruan hausnartzeko espazio baten beharra zegoela uste genuen eta hala baieztatu ziguten izena eman zuten 50 partaideek. Gipuzkoako bazter guztietatik etorritako kooperatibakideak ginen gehienak. Izan ere, topaketaren aurkezpenean esan genuen moduan, “guk baino gehiago ez daki inork, gu bait gara kooperatibismo feminista egiten ari garenak egunerokoan, gure gorputzekin, gure buruekin, gure ilusioekin, gure kontraesanekin, gure indarrarekin”.
2022/10/19
Indarkeria Matxistaren Aurkako protokoloa aurkeztu dute azken 2 urteotan Saiazen elkarlanean aritu diren herritar eta erakundeetako ordezkariek. Farapitik prozesua diseinatu eta dinamizatu dugu.
2022/10/14
Maider duela hiru urte atera zen Aiako baserritik, eta gaur egun Irunen bizi da.
Aiako Andatza auzoan jaio eta hazi zen Maider Eguzkitza Arteaga farapitarra, Urniola baserrian hain zuzen ere. Burdinola izandako baserria da, inguruko beste hainbeste bezala. Zazpi pertsona bizi ziren bertan: aiton-amonak, osaba, gurasoak, neba eta Maider bera. Haiez gain, behiak, oiloak eta untxiak bizi ziren bertan, baratzaz, fruitu-arbolez eta lursailez inguratuta. Denbora igaro ahala, baserria berritu zuten eta animalia gehienak kendu zituzten, “lanak arintzeko” asmoz. Aitak eta osabak auzoko lantegian egiten zuten lan, eta etxean ere makinetarako pieza batzuen eskuzko-lanak egiten zituzten senideek. “Beti zegoen zer egina eta aspertzeko denbora gutxi!”, dio Maiderrek.
2022/09/28
2022ko urriaren 20an Kooperatibismo Feminista Topaketa antolatuko du Farapi Kooperatibak Lazkaoko Biziola Fabrikan eta izen-ematea zabalik dago jada!
Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa
20012 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
Calle Travieso 27, 2-A
35002 Las Palmas de Gran Canaria
T (+34) 943 00 35 85
F (+34) 943 00 35 84
info@farapi.com