Egindako Lanak

“GALDERA IKURRAK”: NERABEEN BIZIPENETATIK ONGIZATEAREN INGURUKO ERAIKUNTZA KOLEKTIBO ETA KO-SORKUNTZA PROZESUA


LABURREAN:

Proiektuaren izena: “Galdera ikurrak”: Nerabeen bizipenetatik ongizatearen inguruko eraikuntza kolektibo eta ko-sorkuntza prozesua

Norekin elkarlanean: Arantzazulab, Medialab Tabakalera, IDO Photography

Proiektuaren urtea: 2022


'Galdera ikurrak' proposamenak Arantzazulabek antolatutako ko-sorkuntza esperimentuen lehiaketa irabazi zuen 2021eko azaroan, eta horri esker garatu ahal izan genuen proiektua. Medialab Tabakalerarekin kolaborazioan egin genuen, eta helburu nagusia nerabeek haientzat ongizatea zer den lantzea zen, sormen baliabideak erabiliz.

Proiektua 2022 urtean zehar garatu zen, eta hiru nerabe taldek hartu zuten parte. Partaidetza dinamikak eta sormena sustatzeko teknikak oinarritzat hartuz, talde bakoitzarekin 3-8 saio egin genituen, ikastetxeetan zein haien gune informaletan. Era honetan, bakoitzaren emozio eta bizipenetan oinarrituta, ongizatearen gaian kolektiboki hausnartzeko gune seguru bat sortu zen. Talde bakoitzak bere ibilbide propioa egin zuen, eta berak aukeratutako sormen baliabidek erabiliz (fanzineak, argazkilaritza, bideo-jolasak), sakondu eta adierazi zuten haientzat ongizatearen zentzuaren inguruan. Bi taldek, gainera, egindako lanketa ikastetxean aurkezteko aukera izan zuten.

Ondoren, haien lanketa eta ondorioak ongizatearen gaian ardura duten eragile publiko, politiko eta elkarteei adierazi zizkieten, heldu eta nerabeen arteko solasaldi saio baten baitan. Era honetan, nerabeen subjektu izaera lehenetsiz, haien ongizaterako behar dutena politika publikoetan txertatzeko bultzada eman zuten.

Proiektua hobeto ezagutu nahi baduzu, hemen dituzu nondik-norako guztiak:

 

Material osagarria