En qué andamos rss

LAN-ESKAINTZA | Lankide berri bila ari gara Farapin

2023/07/17

AMAITU DA HAUTAGAITZAK BIDALTZEKO EPEA.

Hurrengo ikasturteari begira, lankide berri baten bila ari gara Farapin. Elkar laguntzeko eta ikasteko prest dagoen lantaldea gara, balioanitza eta gizarte eraldaketa bultzatzeko bokazioa duena.

Gurekin lan egin nahi duzu? Hementxe duzu aukera:


Lan-eskaintzaren deskribapena:

Eskatzen dugu:

  • Proiektuen kudeaketan eta gidaritzan eskarmentua.
  • Talde dinamizazioan ezagutza eta eskarmentua.
  • Txostengintza eta idazketarako gaitasuna.

Beharrezkoa:

  • Euskara maila altua.
  • Office ezagutza altua.
  • Gidabaimena eta kotxe propioa erabiltzeko aukera.

Baloratuko da:

  • Feminismoan edota herri mugimenduetan ibilia.
  • Fazilitazioa edo partaidetza prozesuetan eskarmentua.
  • Ekonomia sozial eraldatzailean ezagutza.

 


Lan-baldintzak:

  • Urriaren erdialdean hasteko.
  • Egunean 4 ordu, lanaldi osora pasatzeko aukerarekin.
  • Soldata: 17.438,74€ (urteko gordina 4 ordura).
  • Urte amaiera arte froga epealdia.

 


Curriculum bidalketa:

Interesik baduzu, bidali zure curriculuma eta aurkezpen gutuna irailaren 8a baino lehen, honako helbidera: kontratazioa@farapi.com


facebook
0
twitter
Farapi

Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa
20012 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Calle Travieso 27, 2-A
35002 Las Palmas de Gran Canaria

T (+34) 943 00 35 85
F (+34) 943 00 35 84
info@farapi.com