Egindako Lanak

Lantokiak eraldatzeko tresnak

Bizigarritasunaren kontzeptua denon ahotan badago ere, askotan zaila da gure enpresa eta erakundeetan lurreratzea eta praktikara eramatea. Hori dela eta, erakunde eta enpresa osasuntsu, bizigarria eta bideragarria lortzeko asmoz, barne-antolakuntzan lagungarriak izan daitezkeen tresnak sortu ditugu.

Tresna-sorta horretan, honako helburuak nabarmentzen dira:

  • Lanaren antolaketa eta lan-kargen aurreikuspenaren jarraipena egitea.
  • Lan-orduen eta dedikazioaren jarraipena egitea.
  • Proiektu edota zerbitzuen kontsumoaren eta emaitzaren jarraipena egitea.
  • Langileen bizigarritasunaren eta lanaren jarraipena egitea.
  • Iristen diren proiektu edo proposamen berriak ebaluatzea.

Tresna horiek sortzeko, enpresarekin prozesu partehartzaile bat martxan jartzen dugu, 3-5 lan-saioetan antolatzen duguna. Bertan, tresnen markoa eta erabilera azaltze dugu, entitatearen barne-antolakuntza eta balioak errepasatzen ditugu eta elkarrekin marko eta prozedimenduak zehazten ditugu. Prozesuan zehar ateratako esparru eta irizpideak tresnetan txertatzen ditugu, erakundearen errealitatera egokitzeko.

Prozesu horiek Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen dituen Lantoki Eraldatzaileak diru-laguntzen bitartez finantzatu izan dituzte gure bezeroek. Horri esker, antolaketa-sistema eraldatzeko prozesua abian jarri dute, bizigarritasuna eta bideragarritasuna erakundearen antolaketa ereduan txertatzeko eta langileak ahalduntzeko helburuarekin.

Azken urteotan gurekin halako prozesuak martxan jarri dituzten bezeroak honakoak izan dira, besteak beste: Bira Produkzioak Koop. Elk Txikia, Harago Aholkularitza, S.L.U., Irule Zerbitzu Juridiko Eta Psikosoziala, Koop. Elk. Txikia eta Eihera Koop. Elk. Txikia.

 

Zuk ere halako tresnak garatu nahi badituzu zure lantokian, jarri gurekin harremanetan: info@www.farapi.com / 943 00 35 85

Proiektu honek hedabideetan izandako agerpenak