Egindako Lanak

Bertsozale elkartea: Barne gogoeta estrategikoa

Beren gogoeta estrategikoko prozesuan dinamizazio lanak egiteaz gain, gogoeta honetatik atera diren hainbat ekimenetatik gertu egoteko ere aukera eman digu Bertsozale Elkarteak. Besteak beste, gogoeta prozesuan argi ikusi zen elkartearen egituraren gaiari heltzeko beharra eta lan honek ekarriko zituen erronkak konplexuak izango zirela ikusirik, berau lantzeko prozesu bat diseinatu nahi izan zen lehenik.

Hori dela eta, ko-diseinu fase bat ireki genuen, elkartearen egitura lantzeko prozesuak nolakoa izan beharko lukeen elkarrekin pentsatzeko. Zeregin honetarako, elkartearen baitako gune ezberdinak ordezkatzen zituen batzorde bat sortu zen eta lan-saio ezberdinak burutu ziren, bakoitzean gai edo arlo jakin batzuk landuz. Azkenik, ko-diseinu fase honek bere fruituak eman ditu eta batzordeko ikuspegi ezberdinak aintzat hartuz, elkartearen egitura aztertzeko prozesu bat diseinatu da.

Tamalez eta COVID 19ak eragindako egoera dela-eta, egitura lantzeko prozesu honen abiatzea atzeratu behar izan da. Hala ere, Bertsozale Elkarteak “bizirik eta martxan” jarraitzen du eta gaitasunik ez zaie falta egoera berriak plazaratzen dizkien erronkei aurre egiteko.

 

Material osagarria