Logo Farapi
Euskara  |  Castellano  |  English  |  Français  |  Deutsch
Antropologia aplikatuaren aholkularitza - Proiektu kualitatiboetan adituak gara

Nortzu gara?


Farapi S.M.-a unibertsitatearen spin-off enpresa bat da gizarte antropologian adituak diren profesionalek osatzen duten taldeak eratua eta babestua. Ikerketa soziokulturalean esperientzia luzea dugu eta akademi munduarekin erlazio sendoak mantentzen ditugu (Begira wikipedia: antropología aplicada). Hiru sorterri ezberdinekoak gara, beraz, europako testuinguru ezberdinak ezagutzen ditugu eta hiru hizkuntza mintzatzen ditugu.

FARAPI SM, antropologia aplikatuan aditua den talde bat da, berrikuntza eta etengabeko hobekuntzarako politika daramana. Egungo ikerketa kualitatibo eta parte hartuzko ikerketekin egiten dugu lan, joera teoriko eta metodologikoen txertaketaren bitartez.

Gure helburua, gure bezeroen proiektuen arrakasta lortzea. Izan ere, errealitate sozial jakin baten aurre-ezagupena ezinbestekoa da, edozein eremutan, estrategia edo gizarte politika ezberdinak inplementatzerako orduan.

Gure zerbitzuak proiektu/produktu/zerbitzuaren eraginkortasuna hobetzen du, eta erabaki onena hartzea eta porrot egiteko aukerak saihestea baimentzen du.


Enpresaren historia laburra

Farapi Donostiako Miramon Teknologia parkean
Farapi Donostiako Miramon Teknologia parkean
2002ko maiatzean, FARAPI osatzen duten pertsonek proiektua martxan jartzea erabaki zuten. 2002ko azaroan elkarte modura eratu zen. 2003ko otsailean Bic Gipuzkoa Berrilan enpresa merkaturatzeko aholkuak ematen hasi zitzaigun, eta Donostiako bere egoitzan hartu gintuen. 2004ko abuztuan sozietate mugatu modura eratu ginen eta, 2005eko apiriletik, Donostiako Miramon Teknologia parkean dugun egoitzan kokatuak gaude.


 Farapi, S.L.
Paseo Mikeletegi, 56
20009 Donostia
Tel: +34 943 00  35 85
Fax: +34 943 00 35 84

  Aurkezpena, (15,36 KB, 153.990 Bytes)

Imprematzeko aurrebista

 
      ©  2008 by Farapi         Ohar legala