Lan Esparruak

Partaidetza

Pertsonen bizipen eta esperientzietatik abiatzen gara. Hori dela eta, proiektu guztietan parte hartzea txertatzen dugu, izan ere, partaidetza bitartekoa eta helburua da guretzat.

  • Plan estrategikoak, orokorrak eta sektorialak (kultura, aniztasuna, hirigintza eta lurralde antolamendua, berdintasuna…) diseinatzeko partaidetza prozesuak.
  • Eraikuntza kolektiborako prozesuak, subjektu desberdinekin (gazteak, elkarteak, migratzaileak…).
  • Erakunde publiko eta enpresetan partaidetza markoak diseinatzeko eta hobetzeko prozesuak.
  • Egoera gatazkatsuetan bitartekaritza prozesuak eta marko berrien diseinua.
  • Enpresetan langileen partaidetza erreala hazteko prozesuak diseinatu, erraztu eta aurrera eraman.
  • Partaidetza prozesuen diseinuan eta metodologietan formakuntzak.
  • Saio eta prozesuen dinamizazioa, partaidetza metodologien bitartez.

ADIBIDEAK