Eskuartean rss

Saiaz Mankomunitateak Indarkeria Matxistaren Aurkako Protokoloa kaleratu du

2022/10/19

Indarkeria Matxistaren Aurkako protokoloa aurkeztu dute azken 2 urteotan Saiazen elkarlanean aritu diren herritar eta erakundeetako ordezkariek. Farapitik prozesua diseinatu eta dinamizatu dugu.

Protokoloa sortzeaz gainera, Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezilgo herritar talde bat osatu eta gai hauetan prestatzea izan da helburua. Horretarako, talde-saioak partaidetzaren ikuspegitik, ahalduntzetik eta talde-eraketa eta kohesiotik diseinatzea izan da ezinbesteko gakoa.

Herri txikiak izatearen indargunetik abiatu da protokoloa: gertuko harremanaz baliatzeko aukera, konfiantzazko giroa, babesa emateko gaitasuna, entzuteko prestutasuna… Betiere herri bakoitzaren izaera propioa errespetatuz. Tokiko errealitatearen ezagutza sakonetik abiatuta bermatzen da soilik erantzuna eraginkorra izatea.

Eta aldi berean, indarkeria egoera guztiak berdinak ez direnez, oinarrizkoa da protokolo bat adostea, eraso baten aurrean martxan jarri beharreko prozedura zehaztuko duena, landutako irizpide feministak bermatuko dituena; hala nola, erasotuari babesa emateko, bera entzun eta hartzen dituen erabakiak errespetatuz, epaitu eta zalantzan jarri gabe. Protokoloaren helburua da erasoei erantzuna ematea erasotuaren anonimotasuna bermatuz, arduraz jokatuz eta, zurrumurru eta morboa ekidinez.

Informazioa herritar guztiengana iritsi dadin, eskuorriak egin dituzte etxez etxe banatzeko, eta bideo labur bat ere zabalduko dute.

Bestalde, Albizturren urriaren 14an egin zuten protokoloaren aurkezpena, udaletxe azpiko arkupean.

Eta aldi berean, indarkeria egoera guztiak berdinak ez direnez, oinarrizkoa da protokolo bat adostea, eraso baten aurrean martxan jarri beharreko prozedura zehaztuko duena, landutako irizpide feministak bermatuko dituena; hala nola, erasotuari babesa emateko, bera entzun eta hartzen dituen erabakiak errespetatuz, epaitu eta zalantzan jarri gabe. Protokoloaren helburua da erasoei erantzuna ematea erasotuaren anonimotasuna bermatuz, arduraz jokatuz eta, zurrumurru eta morboa ekidinez.

Indarkeria egoera guztiak ez dira berdinak, eta erantzuna egokitu behar da kasu bakoitzera. Hala ere, oinarrizkoa da protokolo bat edukitzea herrietan erasotuari babesa emateko, bera entzun eta hartzen dituen erabakiak errespetatuz, epaitu eta zalantzan jarri gabe. Protokoloaren helburua da erasoei erantzuna ematea erasotuaren anonimotasuna bermatuz, arduraz jokatuz eta, zurrumurru eta morboa ekidinez.

Informazioa herritar guztiengana iritsi dadin, eskuorriak egin dituzte etxez etxe banatzeko, eta bideo labur bat ere zabalduko dute.

Bestalde, Albizturren urriaren 14an egin zuten protokoloaren aurkezpena, ostiralean 17:00etan, udaletxe azpiko arkupean.

 


facebook
0
twitter
Farapi

Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa
20012 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Calle Travieso 27, 2-A
35002 Las Palmas de Gran Canaria

T (+34) 943 00 35 85
F (+34) 943 00 35 84
info@farapi.com