Eskuartean

PERTSONA HELDUAK ETA KONEXIO SOZIAL DIGITALA. GIPUZKOAKO ERRONKEI HURBILPENA

Teknologia berrien garapenak aukera asko eskaintzen ditu, baina baditu hainbat arrisku ere, bereziki geroz eta gizarte teknologizatu honetan atzean geratzen direnak. Adinekoak dira arrisku horren aurrean kolektibo zaurgarrienetako bat, horregatik, ikerketa honen bidez, haien erabilera eta teknologia hauekiko dituzten nahi eta zailtasunak ezagutu nahi dira. Arlo honetan eskuhartze programak diseinatzerako orduan ezinbestekoa baita errealitate honen ezagutza.

Beraz, ikerketa honen helburu nagusia da, metodologia kualitatiboa erabiliz, Gipuzkoako adineko pertsonen konektagarritasun sozial digitalaren gako eta erronkak ezagutu eta identifikatzea.

Proiektua Aptesen lidergoarekin, eta Kutxa Fundazioaren diru-laguntzarekin burutzen ari gara. Aptesen ohikoa den moduan, lankidetzan ari gara proiektua garatzen, Aptes eta Apteseko kide garen PR4 eta Farapiren artean, hain zuzen.