Eskuartean rss

Osasun publikoaren aldeko jardunaldiak antolatuko dituzte Teila Fabrikan

2023/05/08

Maiatzaren 16an eta 17an, 18:00etan, "Osasun publikoaren alde: Gogoetak eta borrokak" jardunaldiak antolatuko ditu Teila Fabrikak, Egia Bizirik auzo elkartearekin batera.

Jarduera Teila Fabrikan bertan izango da eta osasunaren alorreko hainbat eragilek hartuko dute parte. Lehenengo egunean, Osakidetzaren egoera eta osasun publikoaren defentsaren inguruko solasaldia egingo dute Markel Brouard mediku ebentualak eta Donostialdeko Osasun Publikoaren Aldeko (DOPA) herri ekimenak. Hurrengo egunean, Lehen Arretaren egoeraz hitz egingo dute Lehen Arreta Arnasberritzen plataformarekin eta LAB sindikatuarekin.

Ekimen hau Egia auzoarekin konektatzeko eta auzoan ekarpenak egiteko prozesuaren baitan antolatu du Teila Fabrikak. Farapi prozesu horren bidelagun denez gero, antolaketan lagundu ditugu.


facebook
0
twitter
Farapi

Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa
20012 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Calle Travieso 27, 2-A
35002 Las Palmas de Gran Canaria

T (+34) 943 00 35 85
F (+34) 943 00 35 84
info@farapi.com