Eskuartean rss

Intersekzionalitatean sakontzeko barne-prozesua abiatu dugu Farapin

2023/03/09

Etengabeko eraldaketa-prozesuan murgilduta gaude Farapitarrok. Horregatik, Bidez Bide elkartearekin prozesu berri bat hasi dugu, gure lanean eta egunerokotasunean ezagutza berriak txertatzeko asmoz. Katia eta Sorayarekin batera, intersekzionalitateaz, feminismo dekolonialaz eta ikerketa kritikoaz hausnartzen ari gara.

Bidez biderekin feminismoak, migrazioak eta zaintza-kate globalak landu ditugu, besteak beste, eta orain gure eguneroko praktikara ekarri nahi dugu landutakoa. Farapiko lantalde osorako saio bateratuak egiteaz gain, lan-lerro bakoitzak saio bereziak izango ditu Katia eta Sorayarekin, hausnarketak proiektu zehatzetan lurreratu ahal izateko. Badakigu bidea luzea dela, baina ekiteko prest gaude!

Barne-prozesu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren sustapen eta finantzazioari esker egiten ari gara. esker jarri dugu martxan eta horrekin gure proiektuetan begirada intersekzionala are gehiago txertatzea espero dugu.


facebook
0
twitter
Farapi

Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa
20012 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Calle Travieso 27, 2-A
35002 Las Palmas de Gran Canaria

T (+34) 943 00 35 85
F (+34) 943 00 35 84
info@farapi.com