Eskuartean rss

Indarkeria matxistarik gabeko jaien alde egin dute bidaniarrek

2023/09/07

Abuztuaren 23tik 27ra San Bartolome jaiak ospatu zituzten bidaniarrek. Aurten, pasa den urteko berrikuntzak mantentzeaz gain, festa batzordeko kideek indarkeria matxistaren gaineko formakuntza jaso dute Farapiren eskutik.Abuztuaren 23tik 27ra San Bartolome jaiak ospatu zituzten bidaniarrek. Aurten, pasa den urteko berrikuntzak mantentzeaz gain, festa batzordeko kideek indarkeria matxistaren gaineko formakuntza jaso dute Farapiren eskutik.

“Saiaz Mankomunitatearen bitartez, Farapi kooperatibaren eskutik, jaso dugun formakuntza saioa izan da. Lagun artean, inoiz hitz egin gabeko gaia zen guretzat eta oso esperientzia aberasgarria izan da gai honen gainean hitz egitea eta hausnartzea”. Hala adierazi du Bidaniko jai batzordeak Tolosaldeko Atariak argitaratu duen elkarrizketan.

Farapitarrok pozik gaude bidaniarrekin egin dugun formakuntzaren fruituak ikusteaz. Izan ere, 2020 urtetik ari gara Saiaz Mankomunitatearekin elkarlanean, indarkeria matxistari herri gisa eta komunitatetik erantzuteko bidean.

Horretarako, indarkeria matxistaren aurkako protokoloa martxan jarri dute Mankomunitatean, berezitasun batekin: erakundeez gain, herritarrak inplikatu dira protokoloa osatzeko. Ordutik, hasitako bidearen jarraipena egin dugu haiekin.

Indarkeria matxistaren aurrean jaiak borrokarako eremu garrantzitsu dira. Horregatik, Saiazko indarkeria matxistako taldeak herrietako jaietan lanketa egitea erabaki zuen eta Farapirekin jarri zen harremanetan bidelaguntza egiteko.

Saiaz osatzen duten lau herriek (Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezil) oso errealitate ezberdinak dituzte. Hori dela eta, herri bakoitzeko jai batzordeko kideekin elkartu, indarkeria matxistaren aurrean haien errealitatea ezagutu eta haien neurriko ekintzak landu genituen: prebentzio neurrietatik hasi eta jai egunetarako erasoen aurrean jarduteko protokoloetaraino.

Zure herri edota auzoko jaietan halako prozesurik abiatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: info@farapi.com

 

Argazkiaren egilea: ataria.eus


facebook
0
twitter
Farapi

Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa
20012 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Calle Travieso 27, 2-A
35002 Las Palmas de Gran Canaria

T (+34) 943 00 35 85
F (+34) 943 00 35 84
info@farapi.com