Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz programaren baitan, Bidania-Goiatz-ko Udalean egin berri dugu Saiaz Mankomunitatean burutu dugun prozesuaren azken saioa. Saiaz Mankomunitatea osatzen duten lau herrietan (Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezil) adinekoek, nola parte hartu duten aztertu eta hausnartu ondoren, garbi dago haien parte-hartzea positiboa dela haien osasuna eta gure komunitatearen ongizatea mantentzeko.
"Herri txikietan beso ugari" behar izaten dira elkar-laguntzeko eta elkar-zaintzeko, komunitatea osatzeko eta indartzeko.
Azken faseko saio honetan, jaso ditugun proposamenak entzun eta modu indibidual zein kolektiboan irtenbideak eraikitzeko lan egin dugu. Ideiak, pertsonak, baliabideak, asmoak eta erronkak landu eta Mankomunitatean elkarrekin jarduera txikiak diseinatu ditugu.