Eskuartean rss

Gipuzkoan zaintzen balio soziala handitzeko prozesu bat abiatu dugu

2022/12/12

Gipuzkoan zaintzen balio soziala handituko duen proiektu bat diseinatzeko eta garatzeko prozesuan parte hartuko du Farapik 2023an zehar. Helburua da zaintzen inguruko sentsibilizazioa eta ezagutza sustatzea Gipuzkoan, horiek demokratizatzeko eta modu bidezkoago batean birbanatzeko, genero eta erantzunkidetasunaren ikuspegitik.

Gipuzkoako Foru Aldundiarentzako laguntza tekniko horren lidergoa Eguia-Careaga Fundazioaren Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzuak izango du, eta Farapitik, tokiko zaintza ekosistemen diseinua eta garapena identifikatu eta sustatuko dugu.

Horretarako, hausnarketarako eta esperientziak partekatzeko espazioak diseinatu eta bultzatuko ditugu, partehartzetik eta ahalduntzetik. Sei saio egingo ditugu osotara, honako eskualdeetan: (1) Bidasoaldea; (2) Debabarrena eta Debagoiena; (3) Donostialdea eta Buruntzaldea; (4) Oarsoaldea; (5) Goierri; eta (6) Tolosaldea. Eskualde bakoitzaren berezitasunetara moldatuko dugu saio bakoitza.

Bertatik ateratako hausnarketak sistematuko ditugu eta, ondoren, zaintzen balio soziala handitzeko tokiko ekimen bat identifikatu eta diseinatuko dugu. Udalerri zehatz bat aukeratu ondoren, ordura arte bildutako irakaspenak erabiliko ditugu prozesua abiatzeko, genero ikuspegian oinarrituz, eta bost saioren bitartez diseinatuko dugu tokiko ekimena.


facebook
0
twitter
Farapi

Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa
20012 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Calle Travieso 27, 2-A
35002 Las Palmas de Gran Canaria

T (+34) 943 00 35 85
F (+34) 943 00 35 84
info@farapi.com