Eskuartean rss

'Galdera ikurrak' proiektua: Nerabeak partaidetza subjektu eta prozesuaren jabe direnean

2022/07/01

'​Galdera ikurrak' proiektuan nerabeei ahotsa eman nahi izan diegu beraien bizipenak zentrora ekarriz. Nerabeek kontziente izan daitezen, taldean hausnartuz, esperientzia eta ezagutzak sormenetik landuz eta eskubide osoko subjektu moduan helduei zuzendu, beraien ahotsa aldarrikatuz.

 

Helduon mundu batean bizi gara, helduon ahotsa eta begiradatik eraikia. Haurtzaroa eta nerabezaroa helduarora iristeko prestaketa faseak kontsideratzen dira, trantsizio garaia, eskubide mugatuekin, adinean igo ahala gainditu eta eskubide osoko herritar bihurtzeko.

Farapik, Medialab Tabakalerarekin elkarlanean eta Arantzazulaben dirulaguntzari esker, Lasarte, Irun eta Donostiako nerabe taldeekin aritu gara lanean, partaideei ahotsa emanez eta beraien bizipenak zentrora ekarriz. Nerabeek kontziente izan daitezen, taldean hausnartuz, esperientzia eta ezagutzak sormenetik landuz eta eskubide osoko subjektu moduan helduei zuzendu, beraien ahotsa aldarrikatuz.

Prozesua hobeto ezagutu nahi baduzu, Arantzazulaben blogean idatzi dugun sarrera irakur dezakezu.


facebook
0
twitter
Farapi

Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa
20012 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Calle Travieso 27, 2-A
35002 Las Palmas de Gran Canaria

T (+34) 943 00 35 85
F (+34) 943 00 35 84
info@farapi.com