Eskuartean rss

Farapiren lanari buruzko erreportajea argitaratu du GARAk

2023/07/03

Kooperatiben Nazioarteko Egunaren harira, GARA egunkariak gehigarri berezia egin du kooperatiben inguruan. Besteak beste, Farapiren lanaren inguruko erreportajea argitaratu du bertan.

"Farapi EHUko Antropologia Sozialeko departamentuko «spin off» gisa sortu zen 2004an. Sei bazkide eratzaileek kooperatiba izatea nahi bazuten ere, elkarte mugatuaren alde egin zuten, hala aholkatuta. Hamarkada bat geroago heldu zioten aldaketa prozesuari. Dozena bat langile ditu eta haietako laurekin batu da GARA Donostiako bulegoan; bizkotxo eta kafe artean, elkarrekin hitzez josi dute bilakaeraren kontakizuna. Izan ere, euren eguneroko jardunean, beraiek gauzatutako barne prozesuaren zati bat baliatzen dute, beste enpresa batzuentzat lagungarria izan daitekeelakoan. Zein da, bada, bide hori?"

Hala hasten da GARA egunkariak Farapiri buruz idatzi duen erreportajea. Uztailaren 1a Kooperatiben Nazioarteko Eguna da eta, hori omentzeko asmoz, GARAk gehigarri berezia argitaratu zuen larunbatean. Bertan, Euskal Herriko ehun kooperatiboaren inguruko hainbat artikulu agertzen dira.

Farapiren kasuan, gure bilakaera eta gaur egiten dugun lana aipatu ditu Maitane Aldanondo kazetariak. Informazio hori biltzeko, gure bulegora etorri zen Maitane kafe bat hartzera eta lantaldearekin solastera.

Kooperatiben inguruan ari garenez gero, gogorarazi nahi dizuegu uztailaren 5ean amaitzen dela 'Emakumeak euskal kooperatibismoan' jardunaldian izena emateko epea. Hitzordua uztailaren 7an, ostirala, izango da Eibarko Markeskua Jauregian eta Udako Euskal Unibertsitatearekin eta Lankirekin elkarlanean antolatu dugu. Eman izena hemen.


facebook
0
twitter
Farapi

Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa
20012 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Calle Travieso 27, 2-A
35002 Las Palmas de Gran Canaria

T (+34) 943 00 35 85
F (+34) 943 00 35 84
info@farapi.com