Eskuartean rss

Eva Campo Müller beka atera da

2018/10/03

Eva Campo Müller Farapin lankide eta lagun izan genuen. Gure artean egindako ibilbidea maitasun handiz gogoratzen dugu eta bere indarra eta bizi-poza oraindik sentitu ditzakegu. ECM elkarteko kide moduan, harrotasunez partekatzen dugu beka deialdi hau eta parte hartzera animatzen zaituztegu.

 

ECM elkarteak, tokiko garapen komunitarioko proiektuak sustatzeko, 6.000 € beka deialdia jarri du abian lehen aldiz. Irabazleak 6 hilabetean burutu beharko du aurkezturiko proiektua. Egitasmoak azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira, eta irabazlea 2018ko abenduaren 31 baino lehen emango da jakitera.

Eva Campo, bere bizi-poza gure artean zabaldu zuen pertsona izan zen. Bere ingurunearekin zuen konpromisoa askotan erakutsi zuen, eta horren isla, pertsonen bizia hobe egiteko, berrikuntza sozialean eta tokiko garapenean oinarrituta martxan jarri zituen proiektuak. Bizitza labur eta intentsua, baina gure ustez, hemen gaudenontzat irakaspen asko utzi zituena. Irakaspenak eta “egiteko modu bat”, izpiritu bat. Horixe da hain zuzen, beka hauen xedea. Tokiko garapen komunitarioan oinarrituriko egiteko modu hau sustatzea. Honetarako hain zuzen aliatu dira Eva Campo Müller elkartea eta Sara-ko udala, egiteko modu hau era praktikoan sustatuko duten proiektuak 6.000€-ko beka baten bidez finantzatzeko.


facebook
0
twitter
Farapi

Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa
20012 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Calle Travieso 27, 2-A
35002 Las Palmas de Gran Canaria

T (+34) 943 00 35 85
F (+34) 943 00 35 84
info@farapi.com