Eskuartean rss

‘Erakide’, enpresetan erantzunkidetasun soziala ikuspegi integraletik lantzeko tresna

2023/03/22

Martxoaren 7an Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko Sailak antolatutako “Trantsizio ekologikoa, jasangarria eta bidezkoa” jardunaldian parte hartu genuen. Bertan, Erakidetuz  lan-taldean egindako lanaren berri eman genuen Aztiker, Emun, Elhuyar eta Isladak enpresekin batera.

Horiek guztiok zera dugu amankomunean: Erakide izeneko tresna erabiltzen dugula. Hala adierazi zuen Nerea Elias Farapiko kideak mahai-inguruan: "Eraldaketarako palanka izan nahi du Erakide tresnak eta hiru onura nagusi ditu: erantzunkidetasun soziala ikuspegi integraletik landu, prozesua lantalde anitz batean egin eta aurrera begirako erronkak emaitza gisa aurkeztu".

Farapin urteak daramatzagu enpresekin bidelaguntza prozesuak egiten, inguruarekiko duten erantzukizuna sustatzeko. ‘Erakide’ tresna hobeto ezagutu nahi baduzu, sar zaitez hemen edo ikusi ondorengo bideoa:

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak zabalik du halako prozesuak babesteko diru-laguntzak eskatzeko deialdia. Zure enpresan Erakide tresna aplikatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: erakide@farapi.com

 

Esteka interesgarriak:


facebook
0
twitter
Farapi

Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa
20012 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Calle Travieso 27, 2-A
35002 Las Palmas de Gran Canaria

T (+34) 943 00 35 85
F (+34) 943 00 35 84
info@farapi.com