Eskuartean rss

"Emakumeak euskal kooperatibismoan" jardunaldia antolatuko dugu uztailaren 7an Eibarren

2023/05/31

Uztailaren 7an, Farapik "Emakumeak euskal koooperatibismoan" ikastaroa antolatuko du Lanki eta UEUrekin elkarlanean. Udako Euskal Unibertsitatearen aurtengo eskaintzaren baitan antolatutako jardunaldia da hori, eta Eibarko Markeskua Jauregian izango da. Matrikulazioa zabalik dago uztailaren 3ra arte.

 


Jardunaldiaren inguruan

Momentu honetan Euskal Herri mailan kooperatibismoaren olatu berriak sortzen ari direla sumatzen eta ikusten da. Olatu berri horien subjektu garrantzitsuetako bat emakumeak dira, hala ere, euskal kooperatibismoaren imajinarioan emakumeak ez dira inon agertzen. Zergatik? ez dira orain arte emakumezkoak kooperatibismoan egon? egon badira, non egon dira? Zer arlotan egon dira? Zer aitortza izan dute? Egon diren emakumezkoentzat zer ekarri du kooperatibetan lan egiteak? Euskal eredu kooperatiboan zein izan da emakumezkoen papera?

Udako ikastaro honekin Euskal Kooperatibismoan emakumezkoek izandako paperaren inguruan hausnartu nahi dugu. Baita kooperatibismoak emakume langileei zerk eskaini zien ezagutarazi nahiko genuke. Eta nolabait emakumeek euskal kooperatibismoan izandako ibilbideaz hitz egin nahi dugu, bai gaian adituak direnekin baita arituak izan direnekin ere.

Jardunaldi hau elkarlanean antolatu dugu UEUk, Farapik eta Lankik.


Helburuak:

  • Emakumeak euskal kooperatibismoan izandako paperaren inguruan hausnartzea.
  • Garaiko emakumeen ahotsa ezagutzea.
  • Euskal ekonomian eta lan munduan emakumeen iruditegia zabaltzea.
  • Kooperatibismoaren historia garaian garaiko emakumeen ahotsetik aberastea.

Nori zuzenduta:

Euskal kooperatibismoan emakumeek izan duten papera ezagutzeko interesa duen edozein pertsonari.

 

 

INFORMAZIOA ETA MATRIKULAZIOA HEMEN


facebook
0
twitter
Farapi

Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa
20012 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Calle Travieso 27, 2-A
35002 Las Palmas de Gran Canaria

T (+34) 943 00 35 85
F (+34) 943 00 35 84
info@farapi.com