2019/06/03
Aste honetan Gijonen egongo gara "Observatorio Urbano de Genero de Asturias" gonbidatu gaitulako. Gure gaia "Movilidad y Genero: un enfoque diferencial. De la teoria a la practica"
2019/05/28
Hasi berriak gara, 2. saioa besterik ez dugu burutu baina Gorlizeko jaien berdintasun diagnostikoak forma hartzen doa.
2019/03/13
Erantzunkidetasun soziala neurtzeko tresna bat da. Helburua da enpresekin lan egitea, bere bidelagunak izatea eta enpresa bakoitzak barrura begira gogoeta bat egitea, jakiteko ze puntutaraino egiten duen bere jarduna modu arduratsu eta erantzunkide batean.
2019/03/11
Nerabeak beraien aisialdiaren inguruan hausnartu eta eraldaketa proposamenak egin ditzaten partaidetza prozesua jarri dugu martxan.
2019/03/11
Medicus Mundi Gipuzkoak, Farapi Kooperatiba Elkarteak, UPV/EHUk, Donostiako Udalak eta Peruko Movimiento Manuela Ramos erakundeak elkarlanean ikerketa egin dugu galdera horri erantzun nahian. “Online kontrolatzen den gauza ederra ote da maitasuna? Euskal eta perutar nerabeak harremanen kudeaketa birtualean” izenburua jarri diogu lanari eta patxadaz hausnartzeko ondorioak jarri ditu Gemak Medicus Mundiko ordezkariak mahai gainean egin dioten elkarrizketa honetan.
2019/03/07
2019/02/15
Plentziako herriko hainbat eragileekin JAIETAKO INDARKERIA DIAGNOSTIKOA burutzen ari gara.
Ez da lan erreza izaten ari, jaiak begiratzeko proposatu dituzten betaurrekoak (feministak eta indarkeria matxistaren kontrakoak) batzuetan egiten den lana kuestionatzera behartzen gaitu, baina besteetan orain arte egin dena baloratzeko parada ematen digu.
Prozesuak, batzuetan, une deserosoak sortzen ditu, besteetan konplizidaderako momentuak, sorkuntzarako, aurrera jarraitzeko animoak ematen ditu, frustrazioa, larritasun uneak, momentu dibertigarriak, “amona zebolleta-rentzako” espazioak … horrelako diagnostiko bat egitea bizipen eta emozio tsunami bat da, baina dirudienez aberatsa eta eraldaketarako beharrezkoa.
2019/02/06
2018/11/20
Instituto Madrileño de Antropologiak bere jardunaldira gonbidatu gintuen eta guk, nola ez!, trena hartu eta Madrilera abiatu gara gure hitzaldi-lan saio ematera " Hacia un modelo de empresa socialmente coresponsable. Proceso de creación y aplicación de una herramienta para medir la corresponsabilidad social". Izenburua luzea iruditu zaizue? guri bai, behintzat kartela ikusi genuenean.
Hala ere, saio interesantea prestatu dugu, kontraesanak eta kudeaketa, enpresa eta instituzioa, antropologia eta lan mundua, ... bertaratuko direnen buruak astintzea espero dugu, inor lasai ez usteko moduan!
2018/11/09
Bertsozaleen Elkarteari bere hausnarketa estrategikoan dinamizazioarekin laguntzen ari gara.
2018/10/24
Bi herri hauetako udalek sustatuko proiektuan, 13 eta 16 urte bitarteko gazteek beraien aisialdiari buruz kolektiboki hausnartu eta aberasgarria zaien aisialdi eredu baten alde egiten ari dira. Azken bi aste hauetan hasi ditugu lehen saioak Kurtzebarri eta Arizmendi ikastetxeetan, eta oso erantzun ona jaso dugu ikasleen partetik.
Lehen fase honetan beraien errealitateetatik abiatuz, beraien beharrak eta interesak jasoko ditugu diagnostiko batean. Ondoren, gazte hauek prozesuaren zentroan jarriko dituen partaidetza prozesu baten bitartez, beraien ekarpenak eta proposamenak jasoko ditugu.
Hasi da Gazte dantza!!!!
Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa
20012 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
Calle Travieso 27, 2-A
35002 Las Palmas de Gran Canaria
T (+34) 943 00 35 85
F (+34) 943 00 35 84
info@farapi.com