Eskuartean rss

2022 urteko gardentasun txostena: Ongi etorri gure erraietara

2023/06/08

2022 urtean zehar Farapi Kooperatiban egin dugun lana ezagutu nahi baduzu, kaleratu dugu jada 2022 urteko gardentasun txostena. Bertan, gure izaera eta eboluzioa, lagundu eta sustatu ditugun proiektuak, urteko kontuak eta kooperatibaren beste hainbat alderdi ezagutu ahal izango dituzu.

2019an, Farapiren lan-egitura hankaz gora jarri genuen eta, ordutik, etengabeko eraldaketa prozesu batean gaude murgilduta. Gerentzia eredu tradizionala ezabatu genuen eta lan-taldeka antolatzen hasi ginen, lan-orduak murriztu genituen eta taldearen eta norbanakoen bizigarritasuna bermatzeko tresna eta mekanismoak sortzen hasi ginen.

Hiru urteren ondoren, 2022. urtea egonkortze urtea izan da Farapirentzat. Bizigarritasuna eta bideragarritasuna uztartzeko bidea ez da erraza izan, baina aurreko urteko emaitzek erakutsi digute posible dela.

Bost dimentsio kontuan hartuta ari gara gauzatzen eraldaketa: proiektua, taldea, pertsona, inguru naturala eta inguru soziala. 2022 urtearen azterketa hau, beraz, erantzunkidetasun sozialetik egiten dugu, gure pertsonatik, taldetik eta proiektutik harago bagarelako eta izan nahi dugulako.

Erabaki politikoa da zurekin gardentasunez partekatzea norekin egiten dugun lan, nondik jasotzen ditugun gure baliabide ekonomikoak eta zertan erabiltzen ditugun.

Txosten hau egin ahala, urteko ibilbidearen aitortza egiteko aukera ere izan dugu. Harro gaude 2022an egindako lanaz, nahiz eta oraindik hobetzeko marjina dugula jakin badakigun. Horrek indarra eman digu eredu bizigarriarekin jarraitzeko eta erronka berriei aurre egiteko.


Ongi etorri gure erraietara:

Ikusi txosten interaktiboa | Eskuratu PDF fitxategia


 

 

 

 


facebook
0
twitter
Farapi

Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa
20012 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Calle Travieso 27, 2-A
35002 Las Palmas de Gran Canaria

T (+34) 943 00 35 85
F (+34) 943 00 35 84
info@farapi.com