Egindako Lanak

Uribe Kostako Jaien Berdintasun Behatokiaren kodiseinua

Uribe Kostako erdintasun arloak 2014tik zeraman jai berdinzaleen alde lanean. Hori dela eta, Jaien Berdintasun Behatokiaren beharra identifikatu zuten, eraldaketa prozesu horiek laguntzeko, neurtzeko, sendotzeko eta, azken batean, bultzatzeko tresna bat edukitzeko asmoz. Behatokia diseinatzeko prozesua Farapirekin elkarlanean egin zuten.

Behatokiak jaietan berdintasun ikuspegia txertatzea du helburu nagusia, jaietako eragile guztiak  inplikatuz. Jai berdinzaleagoen aldeko mankomunitate eta udalen tresna bat da eta azkenengo helburua jai feministak lortzea du.

Honakoak dira behatokiaren funtzioak:

  • Behatokiak dituen helburuak lortzeko edo momentuan adostutako beste helbururik lortzeko baliabideak eskaini, koordinatu eta jarraipena ematea.
  • Jaiak feministak izateko estrategiak pentsatu eta bideratzea.
  • Datuen eta informazioaren sistematizazioa egin: jaietako datuen bilketa urtero egitea mankomunitate osoan. Eta argazki hori inspirazio eta erronkak finkatzeko tresna izan dadila bermatzea.
  • Helburuak lortzeko Mankomunitateari erronkak jarri eta aldiro hauek baloratu eta  beharra balego moldatzea.
  • Jaiak dituen fase guztietan (antolakuntzatik ebaluazioraino) jarraipena egitea. Herrien arteko koordinazioa egitea jai berdinzaleen norantzan.

Argazkiaren egilea: Hiruka komunikazio-taldea

Material osagarria