Egindako Lanak

SAIAZEN INDARKERIA SEXISTA PAIRATZEN DUTEN EMAKUMEEI LAGUNTZA IRAUNKORRA EMANGO DION LAN-TALDEA OSATZEKO PARTAIDETZAZKO PROZESUA

Saiaz mankomunitatea osatzen dute bezalako herri txikiek bizi dituzten ohiko zailtasunez gainera, indarkeria sexistari lotutako errealitatea eta honi aurre egiteko prozesuek ezaugarri espezifikoak dituzte.

Guzti hau kontutan hartuta, Saiaz Mankomunitatetik uste dugu guztiz estrategikoa dela gaiari ahalik eta modurik egokituenean erantzun bat ematea. Zer esan nahi dugu “egokituena”rekin? Bada tokiko errealitatea kontutan hartuko duen eta ematen diren indarkeria sexista kasuei erantzun aproposa emango dien jarduteko modu egokitu bat diseinatu beharko dela.

Prozesu honetan zehar 2 lanketa gurutzatu nahi izan dira, uste duelako guztiz estrategikoa dela horrela egitea, eta gainera, horrela egin ezean, kontraesan sakonak izateaz gainera, indarkeria bikoitza eragiten aritzeko arriskua baitzegoen. Honakoak dira aldi berean garatu diren bi lan-ildoak:

  1. Partaidetzazko prozesu baten bitartez gaiaren inguruko lanketa zentralizatuko duen herritar talde bat sortzea.
  2. Talde eraketa horretan parte hartzen dutenen trebakuntza berdintasun gaietan eta indarkeria sexistari dagokionean; indarkeria pairatzen ari diren emakumeei indarkeriari aurre egiteko prozesua modu koordinatu, ahalduntzaile eta eraikitzailean lagunduko duen herritar talde bat sortzea, alegia.

 

Material osagarria