Egindako Lanak

PARTAIDETZA FORMAKUNTZA

Eraldaketa soziala helburu duten eragile guztiek kideen partaidetza aberats, eraginkor eta orekatua bilatu beharko  lukete, helburu eta bitarteko moduan. Zorionez, gero eta erakunde gehiago hartzen ari dira honen kontzientzia, eta pertsonen esperientziak eta iritziek duten balioaz jakitun, hauek kanalizatu eta kontuan hartzeko bitartekoak jartzen ari dira. Honek ondorioak izango ditu erakundeen egituretan, erabaki hartzeetan, lan funtzionamenduan eta metodologietan, eta horretarako, sarritan, bidelaguntza beharrezkoa izaten da.

Farapin, urte askotako esperientzia dugu alor honetan, erakunde publikoekin, pribatuekin, zein eragile sozialekin. Eta bidelaguntzak eta esku-hartze zehatzak egiteaz gain, partaidetzan formatzaile ere bagara. Formakuntzak ikuspegi praktiko eta esperientzialetik egiten ditugu, erakunden eta berau osatzen duten pertsonen beharretara egokituta.

2020 urteko lehen sei-hilabetekoan, Urtxintxa Eskolaren bitartez, LAB sindikatuan talde dinamikak eta parte hartzen tekniken inguruko 2 saio egin ditugu. Sindikatuaren barruan duten  rolen arabera banatutako hiru talde osatu dira, eta guztira, 60 pertsonetik gora hartu dute parte.

Coronabiruasen krisia tarteko, azken saioak amaitu gabe gelditu dira, eta beraz, ezin izan dugu partaidetza formakuntzaren zikloa itxi. Hala ere, partaidetzaren alorrean, aurrerapen nagusia erakundeko kideek partaidetza lantzearen kontzientzia hartzea eta tresnak eskuratzen hastea dira, eta zentzu honetan, kideek balorazio positiboa egiten dute.

Material osagarria