Egindako Lanak

ON LINE KONTROLATZEN DEN GAUZA EDERRA DA MAITASUNA?

Maitasun erromantikoak erakusleiho propio bihurtu ditu sare sozialak. Eta bertan bizi eta maitatzen duten nerabeak bete-betean erori dira botere harremanetan, sexismoan, jabetzan, jeloskortasunean, gorputz kanon zorrotzen agintean… Helduek, berriz, distantziatik eta ezezagutzatik begiratzen dituzte.

Medicus Mundi Gipuzkoak, Farapi Kooperatiba Elkarteak, UPV/EHUk, Donostiako Udalak eta Peruko Movimiento Manuela Ramos erakundeak elkarlanean ikerketa egin dugu galdera horri erantzun nahian. “Online kontrolatzen den gauza ederra ote da maitasuna?

Ikerketa hau 2016ko otsailean aurkeztutako ( “Gaizki amaitzen den gauza ederra ote da maitasuna? Amodioa, sexua eta osasuna. Gipuzkoako nerabe eta gazteek maitasunari buruz dituzten ideiak”) txostenaren jarraipena da. Haren emaitzek behar bat agerian utzi zuten; alegia, nerabeek sare sozialetan euren harremanak nola kudeatzen zituzten aztertzeko premia antzeman zen eta hala egin da oraingoan. Gainera, ikerketa berriak aztertutako eremu geografikoa zabaldu du, Peruko hiru ingurutara hedatuz (Lima, Ayacucho eta Ucayali). Modu honetan, aniztasun geografiko handiagoa besarkatu da. Eta frogatu ahal izan da, errealitateak nabariki ezberdinak izan arren, mundu mailako problematika direla genero berdintasunik ezarekin zerikusia duten arazoak.

Dokumentua hemen topatuko duzu:

https://medicusmundigipuzkoa.eus/eu/ikerketa/

 

Material osagarria