Egindako Lanak

Kooperatibismo feministara hurbilpena


LABURREAN:

Proiektuaren izena: Gipuzkoan kooperatibismo feminista ikertzea

Norekin elkarlanean: Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza

Proiektuaren urtea: 2022


Zer da kooperatibismo feminista? Galdera hori erantzutea ez da lan makala. Horrexegatik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren diru-laguntza bati esker hasi ginen Gipuzkoako kooperatibismo feministari buruz ikertzen. Gero eta proiektu kooperatibo gehiago genituen inguruan emakumez osatuak eta emakumeen lidergoarekin, parte hartzearekin… eta ezagutu nahi genuen proiektu horietan zenbateraino zegoen presente feminismoa eta proiektu horietatik nola eragiten ari ginen ekonomian, feminismoan eta orokorrean.

Proiektua abiatu genuenean, gaiak ez zuen ia ibilbiderik Gipuzkoan. Kooperatibismo feministaren inguruko lanketak (ikuspegian eta praktikan) nahiko bananduak zeuden, kooperatiba bakoitza bere kabuz zebilen gauzak egiten, elkarrekin topatu eta partekatu gabe. Kooperatibismo feminista ezaugarritu nahi bada, Farapiko kideoi ezinbestekoa iruditzen zitzaigun ezaugarritze hori modu kolektiboan egitea, eta kooperatiba feminista egiten gaituen horren inguruko ikuspegi partekatu bat eraikitzea.

Ikerketa elikatzeko hausnarketa partekatu bat sustatu nahi genuen eta kooperatiba ezberdinen ahotsak islatu. Horregatik, 2022ko urriaren 20an, Kooperatibismo Feminista Topaketa antolatu genuen Biziolan, Lazkaon. Kooperatiba gipuzkoar eta euskaldunetako 50 kide baino gehiagok parte hartu zuten topaketan.

Material osagarria