EUSKAL ETA PERUTAR NERABEEN HARREMANEN KUDEAKETA BIRTUALEAN ALDAKETA SUSTATZEKO GIDA

2016. eta 2018. urteen artean egindako iker-keta honek helburu hauek izan ditu: batetik, nerabeek maitasun erromantikoaren inguruan online ohitura, balio eta usteak nola eraikitzen dituzten aztertzea; bestetik, hauek ziberbortiz-keriarekin duten harremana aztertzea, gazte perutar eta gipuzkoarren ingurunean osasun integralerako dakarren mehatxua dela eta.

Euskal eta perutar nerabeen harremanen kudeaketa birtualean aldaketa sustatzeko gida”-k baliabide izan nahi du, bizipen eta hausnarketa pertsonaletatik abiatuta, krisi bat eragiteko eta berreraikuntzan laguntzeko, berdintasunezkoak diren eta arrisku txikiagoa duten balioetan oinarrituta.

Dinamika ezberdinez osatutako hainbat saio diseinatu dira, hiru publikori zuzenduta: he-zitzaileak, gurasoak eta nerabeak Hiru gizatalde hauen arteko elkar aditze handiagoak dagoeneko badauden tresnen emaitzak optimizatuko dituela uste da. Hori dela eta, saioetan honako gaiei helduko zaie: maitasun erromantikoa eta konektibitatea-rekin erlazionatutako kontuak (berehalako-tasuna eta pribatutasuna bezala), helduek nerabeekiko enpatia garatzeari arreta eskainiz lan egiten den bitartean.

Farapi

Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa
20012 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Calle Travieso 27, 2-A
35002 Las Palmas de Gran Canaria

T (+34) 943 00 35 85
F (+34) 943 00 35 84
info@farapi.com