Egindako Lanak

ERRENTERIAN ENERGIA KOMUNITATEA SORTZEKO BIDELAGUNTZA PROZESUA


LABURREAN:

Proiektuaren izena: Errenterian energia komunitatea sortzeko bidelaguntza prozesua

Norekin elkarlanean: Errenteriako Udala, Goiener

Proiektuaren urtea: 2021, 2022


Errenteriako Udala izan da proiektu honen sustatzailea, eta Goienerrekin elkarlanean aritu gara, 2021eko irailetik 2022ko azaro bitartean. Proiektuaren helburu nagusia, Errenterian Energia berriztagarrien komunitate bat sortzea izan da.

Horretarako, herritarrez osatutako talde sustatzaile bat sortu zen. Bertan, energia gaietan ezagutza barneratu eta gaian ahalduntzeaz gain, Energia Komunitatea martxan jartzeko beharrezko urratsak ematen hasi ziren (alderdi ekonomikoan, juridikoan, teknikoan…); besteak beste, energia sorkuntzarako proiektuak aukeratu ziren, Energia komunitatearen estatutuak adostu ziren eta herritarrengana gerturatzeko kanalak landu ziren. Lanketa hori hainbat saiotan egin zen, Farapiren dinamizazioarekin.

2022 amaieran kooperatiba martxan jarri eta lehen aurkezpen publikoa egin zuten. Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu haien webgunean.

Urrats bat gehiago energia burujabetzaren alde. Zorionak, Errenteriako Energia Komunitatea!

Azaleko argazkia: herribizia.eus

Material osagarria