Egindako Lanak

ERRENTERIAKO GAZTEEN PARTAIDETZARAKO AUKERA BERRIAK AZTERTZEKO SAIOAK


LABURREAN:

Proiektuaren izena: Errenteriako gazteen (18-35 urte) partaidetzarako aukera berriak aztertzeko saioak

Norekin elkarlanean: Errenteriako Udala

Proiektuaren urtea: 2022


Proiektu honen bidez, Errenteriako gazteekin (18-35 urte artekoak) saio partehartzaileak egin ditugu, 2022ko maiatzetik uztailera bitartean, herrian “Gazte Foro” bat sortzeko aukerez elkarrekin hausnartzeko.

Errenteriako Udalak aldez aurretik “Marea Gora” izeneko prozesua garatu zuen, herriko haur, nerabe eta gazteen plana sortuz, baina gerora ez zitzaion jarraipenik eman. Gainera, gazteria sailetik, gazteen adin-tarte honetara iristeko zailtasunak antzeman izan zituzten eta, horregatik, herriko bizitzan eta erabakietan gazteen partaidetza bultzatzeko espazio bat sortu eta sustatzearen aukera baloratu zen (Marea Gora planean jasoa zegoen bezalaxe). Horixe litzateke, hain zuzen ere, “Gazte Foroa”. Horretarako, ordea, lehenik herriko gazteen aldetik halako foro bat sortzeko edo bertan parte hartzeko zer nolako interesa zegoen ebaluatu nahi izan zuen Udalak.

Egindako saioetan, herriko talde eta elkarte ezberdinetako gazte ordezkariek hartu zuten parte, eta saio ezberdinetan foro hau zer izan litekeen edo nolakoa izan beharko lukeen hausnartu genuen, besteak beste. Hala ere, gazteek ez zuten halako foro bat sortzeko behar besteko interes edo beharrik ikusten, eta horri ekin baino lehen, herriko gazteen arteko elkar-ezagutzan eta saretzean indarra jartzeko beharra ikusten zuten.

Material osagarria