Berdintasun diagnostiko eta planak enpresa eta erakundeetan

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta sexuagatiko diskriminaziorik eza oinarrizko printzipioa da. Helburu horretara bidean, lan eremua eragiteko esparru garrantzitsu bat da, emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak gainditzeko ezinbestekoa. Berdintasun diagnostiko eta planak berdintasunerantz urratsak emateko tresna garrantzitsuenetako bat dira lan eremuaren baitan.

Diagnostikoak erakunde edo enpresa barneko egoera berdintasun ikuspegitik nolakoa den kontatuko digu. Gero, diagnostiko horretan oinarrituz, identifikatu diren eragin-eremuak edo  ezberdintasun egoerak gainditzeko estrategia egokiena pentsatu eta plangintza bat osatuko da.

Prozesuan bertan ere, ezinbestez, berdintasunaren inguruko oinarrizko kontzeptu eta gakoei buruzko formakuntza eta sentsibilizazioa ere landuko dira, zeharka.

Farapitik prozesu hauek ikuspegi parte-hartzaile eta ahalduntzaile batetik egiteko apustua egin dugu, prozesua ikaskuntza prozesu gisa baliatuz eta erakundea osatzen duten eragile ezberdinekin elkarlanean eta eraikuntza kolektibotik enpresa edo erakundearen neurrirako plana osatuz.

Hainbat entitate motetan burutu ditugu horrelako prozesuak: kooperatiba txikiak, ikastetxeak, erakunde publikoak…

Prozesu pertsonalizatuak egiten ditugu, bakoitzaren tamaina, erritmo, egiteko modu eta beharretara egokitutakoak, eta honi esker, benetako gaitasun eraldatzailea dutenak.

Farapitik, prozesu hauen bidelaguntza egiten dugu, enpresa eta erakundeetan emakume eta gizonen arteko berdintasunerantz urratsak emateko laguntza teknikoa eskainiz. Horretarako prestaturiko aholkularitza erakunde homologatua gara.

Material osagarria:

FARAPI HEDABIDEETAN

Farapi

Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa
20012 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Calle Travieso 27, 2-A
35002 Las Palmas de Gran Canaria

T (+34) 943 00 35 85
F (+34) 943 00 35 84
info@farapi.com