Egindako Lanak

ANOETAN INDARKERIA SEXISTEI AURRE EGITEN DIOTEN EMAKUMEEN ARRETA INTEGRAL ETA EGOKIA BERMATUKO DUEN KOORDINAZIO PROTOKOLOA

Indarkeria matxistak gogor kolpatzen du gure gizartea. Arazoa politikoa, ekonomikoa eta soziala da, eta gure herri eta hiriak ere ez daude gaitz honetatik salbu.

Anoetan gai honi heldu eta herri gisa, erakunde eta herri eragileak elkarlanean, indarkeria hauen aurrean sentsibilizazio eta prebentzioa, babesa, arreta eta esku-hartzea, zein erantzuna eta erreparazioa hobetzeko konpromisoa hartu dute Indarkeria Sexistaren aurkako Protokoloa eginez.

Protokolo hau diseinatzen hasi aurretik herriko errealitatearen diagnostiko bat egin genuen, herriko egoera, baliabide eta prozedurak ezagutzeko. Izan ere, herriko errealitatea ezagutzea ezinbestekoa da protokoloa herriko beharretara egokitzeko. Hau baita herriko protokoloen bereizgarri eta balio handiena: herriko errealitatetik sortua eta herriko errealitateri erantzuteko diseinatua dela.

Diagnostikoaren ostean, jasotako informazioan oinarrituta protokoloa bera diseinatzeko prozesu parte hartzailea abiatu genuen.

Ez da bide erraza izan, hainbat zailtasun izan ditugu, hala nola, Covid-19ak eragindako osasun egoerak hainbat erakundek prozesuan parte hartzea zaildu edo galarazi baitute. Hala ere, zailtasunei aurre eginez, Anoetako eragileak gai honekiko konpromisoa hartu eta lanean jarraitu dute.

Azkenen, gaia batere erraza ez den arren, prozesu polita atera zaigu. Herri eragileak inplikatu eta elkarlana gailendu da, giro onean, elkarrengandik eta elkarrekin ikasiz.

Prozesu honetan protokoloa bera diseinatzeaz gain gaiari jarraipena egingo dion herri eragileen koordinazio taldea ere eratu da. Baita eratu ere, logoa ere prest, bidea abiatzeko prest dira!

Zorte on ibilbide berri honetan neskak!

Material osagarria