En qué andamos rss

ELIZATXO IKASTOLA HACIA UN PATIO IGUALITARIO

2019/09/30

Hernaniko Elizatxo Ikastolako jolastokia haurrekin eraldatzera goaz. Haiek izango dira prozesuko protagonistak eta haiei emango diegu hitza eta ondorioz erabakiak. Prozesu parte hartzailea izango da, hau da, haur ahaldunduak izateko bideak jarriko ditugu. Horretarako, hitza hartuko dute, negoziatzeko gaitasunak indartuko dituzte, eraikuntza kolektiborako ikuspegia garatzen jarraituko dute... Elizatxo ikastolan egoteko eta bizitzeko kultura berri bat eraikitzen ari gara. Azken helburua, denentzako jolastoki bat sortzea, berdinzalea eta anitza.

Elizatxo ikastolako irakaslegoa eta gurasoak patioan sortzen diren dinamiketaz, joku ereduaz, botere harremanez kezkatuta zegoen eta ondorioz guregana jo zuten laguntza eske.

Hau, Farapi eta Hiritik at kooperatibaren arteko proiektu bat da. Eta proiektuan ikasleak gain, irakasleak, gurasoak eta eskolako beste langileak inbolukratuko dira (hezitzaileak, jantokiko begiraleak...). Oraingoz lehenbiziko fasean gaude, lehenbiziko pausua irakasleak geletan egingo diren dinamiketan eta parte hartzean formatzea izan da. Hurrengo pausua haurrekin lanean hastea.


facebook
0
twitter
Farapi

Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa
20012 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Calle Travieso 27, 2-A
35002 Las Palmas de Gran Canaria

T (+34) 943 00 35 85
F (+34) 943 00 35 84
info@farapi.com