Eskuartean

IZEN-EMATEA ZABALIK! Kooperatibismo Feminista Topaketa [Urriak 20, Biziolan]

Zer ulertzen dugu kooperatibismo feministaz? Zeintzuk dira kooperatiba feministok ditugun erronkak? Nola gurutzatzen dira kooperatibismoa eta feminismoa? Posible ote da kooperatibismo feminista sistema kapitalistaren baitan? Galdera horien eta beste askoren inguruan hausnartuko dugu elkarrekin Kooperatibismo Feminista Topaketan. Elkarren artean ezagutzak eta gogoetak partekatzeko espazioa sortu nahi ditugu. Ziur zer edo zer duzula esateko kooperatibismo feministaz. Zure zain gaude!

Izen-ematea zabalik dago esteka honetan urriaren 16ra arte. Egitaraua hemen ikus dezakezu.

 

***

Non? Biziola Fabrika | Hiribarren Atze Kalea, 1, 20210 Lazkao, Gipuzkoa. Ikusi mapan.

Noiz? 2022ko urriaren 20an, 9:30etatik 14:30etara. Bertan bazkaltzeko aukera egongo da (izena ematerakoan zehaztu dezakezu).

Nork parte hartu dezake? Topaketa hau kooperatibismo feministaren inguruan hausnartzera etorri nahi duen kooperatiba, elkarte, fundazio, erakunde, ikasle, irakasle eta norbanakoentzako da. Kooperatiba eta entitate mistoek parte hartu dezakete, baina topaketa ez mistoa izango da (hau da, topaketan emakumeok* soilik hartuko dugu parte). Beraz, erakunde mistoetako ordezkaritza emakumezkoa* izan beharko da. Edukia euskaraz landuko dugu (izena ematerakoan itzulpen zerbitzua eska dezakezu). 

Beste zalantzarik duzu? Jar zaitez gurekin harremanetan e-posta honen bitartez: info@farapi.com

 

EMAN IZENA HEMEN: