Eskuartean

Gipuzkoan zaintzen balio soziala handitzeko prozesu bat abiatu dugu

Gipuzkoako Foru Aldundiarentzako laguntza tekniko horren lidergoa Eguia-Careaga Fundazioaren Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzuak izango du, eta Farapitik, tokiko zaintza ekosistemen diseinua eta garapena identifikatu eta sustatuko dugu.

Horretarako, hausnarketarako eta esperientziak partekatzeko espazioak diseinatu eta bultzatuko ditugu, partehartzetik eta ahalduntzetik. Sei saio egingo ditugu osotara, honako eskualdeetan: (1) Bidasoaldea; (2) Debabarrena eta Debagoiena; (3) Donostialdea eta Buruntzaldea; (4) Oarsoaldea; (5) Goierri; eta (6) Tolosaldea. Eskualde bakoitzaren berezitasunetara moldatuko dugu saio bakoitza.

Bertatik ateratako hausnarketak sistematuko ditugu eta, ondoren, zaintzen balio soziala handitzeko tokiko ekimen bat identifikatu eta diseinatuko dugu. Udalerri zehatz bat aukeratu ondoren, ordura arte bildutako irakaspenak erabiliko ditugu prozesua abiatzeko, genero ikuspegian oinarrituz, eta bost saioren bitartez diseinatuko dugu tokiko ekimena.