Egindako Lanak

Zaintzen inguruko prozesu komunitarioa Zumaiako Basadi auzoan

LABURREAN:

Proiektuaren izena: Zaintzen inguruko prozesu komunitarioa Zumaiako Basadi auzoan

Norekin elkarlanean: Zumaiako Mugimendu Feminista, Malen Etxea eta Zumaiako Emakumeon* Etxea

Proiektuaren urtea: 2024-2025

2022an ekin zioten Zaintzen duen Zumaia Irudikatzen ari gara izeneko proiektuari, Zumaiako Mugi­mendu Feminista, Malen Etxea eta Zumaiako Emakumeon* Etxearen artean. Zaintza lanen banaketa desorekatuaren au­rrean, zaintza erdigunean jartzen duen herri bat eraikitzen saiatzen ari dira, ikuspegi femi­nista eta komunitariotik.

Hasieratik, helburu nagusia Zu­maiako herritar eta eragile sozia­len artean zaintzen duen herri ereduari buruzko eztabaida eta ekintza kolektiboak sustatzea izan da. Horren baitan, Basadi auzunean prozesu komunitario bat egin dute, Farapiren bidelaguntzarekin, zaintza-beharrak diag­nostikatu eta horiei erantzunak pentsatzen hasteko. Horreta­rako auzoan diagnostiko kolektibo bat egin dugu, eta auzoko errealitatea ulertzetik abiatuta, zaintza-beharrak identifikatu eta horiei erantzunak pentsatzen hasteko prozesua jarri dugu mar­txan.

Lehenik eta behin, auzoaren ar­gazki orokor bat lortzeko auzoko analisi demografikoarekin abia­tu ginen. Horretarako, datu base orokorrak erabiltzeaz gain, Zu­maiako Gizarte Zerbitzuetako da­tuak erabili genituen. Lehenen­go azterketa honetan lortutako emaitzak hurrengo eztabaideta­rako oinarri egokia izan dira.

Ondoren, auzoko biztanleek be­tetzeko galdetegia zabaldu ge­nuen elkarrekintza gune estrate­gikoetan. Bi funtzio nagusi izan zituen galdetegiak: auzokideen iritziak jasotzea eta prozesuaren inguruan, zein zaintzaren ga­rrantziaren inguruan kontzientzia handitzea.

Behin informazio hau lortuta, au­zokideak bi saio irekitara gon­bidatu genituen eta kafe baten inguruan Basadiko zaintza errea­litatearen inguruan elkarrekin hausnartu genuen: nola uler-tzen dugun zaintza, zein zaintza behar dauden eta ze estrategia, nolakoa den gaur egungo zain-tza sistema Basadin eta nolakoa nahiko genukeen… Saio hauetan 30 bizilagun inguruk parte hartu zuten, gehienak emakumeak eta 65 urtetik gorakoak, eta auzoan denbora luzez bizi izandakoak. Horrela, saioek zaintzaren gaia eztabaidatzeko ez ezik, elkar eza­gutzeko eta esperientziak parte­katzeko balio izan zuten.

Bukatzeko, auzoan kale ekintza bat antolatu genuen, bizilagun gehiagotara iristeko eta zaintzen gaiari ikusgarritasuna emate­ko. Horrela, auzokideen arteko elkarrizketa eta elkarrekintza sustatu eta ekarpen berriak jaso genituen.

Prozesua irudietan:

Argazkien egiletza: Zumaiako Emakumeon* Etxea, Zumaiako Mugimendu Feminista eta Malen Etxea.