Egindako Lanak

Uliako Lore Baratzak ekimenaren hausnarketa-prozesuan bidelaguntza


LABURREAN:

Proiektuaren izena: Uliako Lore Baratzak ekimenaren hausnarketa-prozesuan bidelaguntza

Norekin elkarlanean: Uliako Lore Baratzak

Proiektuaren urtea: 2022, 2023


 

Uliako Lore Baratzak bezalako ekimen batean ezinbestekoa da antolaketa eta partaidetza ereduaren inguruan hausnarketa bultzatzea, proiektua osatzen duten partaideen ikuspegia, desioak eta bizipenak bilduz eta komunitatearekin etengabeko hartu-emana bultzatuz. Bidelagundu dugun prozesu hau partaidetzazko teknikak erabiliz diseinatu dugu, hausnarketa indibidual eta kolektiboaren gainean ezagutza eraikiz.

Bide honetan, komunikazioaz aritu gara eta helburu estrategikoak adostu ditugu, epe motz eta ertainerako plangintza bat osatuz. Gainera, Ulia negutegiko erabilerarako araudia definitu dugu. Eta azkenik, barne nahiz kanpo komunikazioaz jardun dugu, egungo egoera oinarri hartuta, ekimenaren baitan NIa, TALDEAren eta PROIEKTUAren inguruko orekaren lorpenerako beharrak identifikatuz.

Material osagarria