Egindako Lanak

Biziola sarearen interkooperazio estrategiak definitzeko prozesua


LABURREAN:

Proiektuaren izena: Biziolaren interkooperazio estrategiak definitzeko prozesua

Norekin elkarlanean: Biziola sarea, Talaios Kooperatiba / Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin

Proiektuaren urtea: 2022, 2023


 

Biziola Elkartearen sustatzaileen artean dago Farapi. Goierri eskualdean Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea bultzatzea helburu duen sarea da Biziola, eskualde burujabe, orekatu eta iraunkorrago batetarako bidean pausoak emateko.

Biziolaren egiteko moduetan interkooperazioa ezinbestekoa da, eskualdean eragin nahi badugu interkooperazio harreman sendoak izatea garrantzi handikoa izango da. Hau ikusirik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Interkooperazio estrategiak definitzeko prozesu bat egin da Biziolan, Farapi eta Talaios kooperatibek gidatu dugu lan prozesua.

Elkarlanean eta ko-diseinuan oinarritutako prozesu bat egin da Biziola osatzen duten proiektu ekonomiko eta eragileekin. Fase ezberdinak izan ditu proiektuak: enpresa eta eragileen beharren identifikazioa, beharrei erantzuteko tresna mankomunatuen diseinua eta barrura zein kanpora begirako interkooperazio estrategien definizioa.

Egindako lan prozesuari esker, Biziola Elkarteak datozen urteetako interkooperazio tresnen definizioa eta ibilbide orria eskuratu ditu. Horrez gain, sareko kideen arteko harremanak sendotu dira eta Biziola Elkartearekiko atxikimendua eta konpromisoa ere indartu dira.

Material osagarria