Lan Esparruak
Parte hartzea
Herritarrek gizartean eta politika publikotan eragiteko prozesuak laguntzen ditugu.
Partaidetza ez da soilik herritarrei galdetzea. Elkarrekin hausnartzea, lehentasunak identifikatzea, adostea eta elkarlanean ekitea ere bada.
Herritarren parte-hartzea ezinbestekoa da erronka eko-sozialei erantzuteko, komunitate indartzeko eta ahalduntzeko, eta gure bizitzak duintzeko.
Horretarako, parte hartzeko baldintza egokiak sortzea ezinbestekoa da. Farapin herritarrekin saioak dinamizatzen ditugu, aniztasuna bermatzeko ahaleginak egiten ditugu eta hitz egiteko espazio seguruak sortzen ditugu, besteak beste.
Eraldaketa oinarri
Parte-hartzeaz ari garenean, parte-hartze eraldatzaileaz ari gara. Uste dugu prozesua bera ere eraldatzailea izan daitekeela.
Itzultzaileak gara
Erakunde publikoen eta herritarren artean zubi-lanak egiten ditugu, elkarren artean hobeto ulertu daitezen eta norberaren ikuspegia
Denok gara eragile
Herritarrek euren burua subjektu eraldatzaile gisa ikustea da gure helburuetako bat. Haien motibazioa bultzatzea eta prozesuak haien bizitzetan izango duen eragina ikusaraztea