Lan Esparruak
Feminismoa
Erakunde eta enpresei aholkularitza ematen diegu genero eta berdintasun gaietan. Eskarmentu handia daukagu aukera berdintasuna bermatuko duten jendartea eraldatzeko proiektuetan eta emakumeen ahalduntzea ardatz duten prozesuetan.
- Berdintasun diagnostiko, plan eta ebaluaketa orokorrak zein sektorialak (kultura, kirolak, jaiak, gazteria, droga-menpekotasuna…).
- Indarkeria matxistari aurre egiten dieten emakumeentzako zerbitzuen inguruko diagnostiko eta koordinazio protokoloak.
- Genero ikuspegiko ikerketak.
- Politika publikoetan genero zeharkakotasuna sartzeko prozesuak.
- Berdintasuna bultzatzen duten partaidetza prozesuak.
- Formakuntza, sentsibilizazio eta ahalduntze saioak.
Ahalduntzea
Emaitzaz harago, prozesua bera partaideen ahalduntze pertsonal eta kolektiborako tresna izan daitekeela uste dugu.
Ikuspegi komunitarioa
Komunitatea aktibatu eta inplikatuko dituen prozesuak egiten ditugu. Horregatik, herritarrekin eta mugimendu feministarekin elkarlanean aritzeari garrantzia ematen diogu.
Indarkeriarik gabeko bizitzak
Indarkeria matxistari eremu guztietatik aurre egiteko eta prebenitzeko prozesuetan eskarmentu handia dugu.