Eskuartean

Kooperatibismo Feminista Topaketako egitaraua eskuragarri dago jada

2022ko urriaren 20an Kooperatibismo Feminista Topaketa antolatuko du Farapi Kooperatibak Lazkaoko Biziola Fabrikan. Besteak beste, galdera hauen inguruan hausnartuko dugu elkarrekin: Zer ulertzen dugu kooperatibismo feministaz? Zeintzuk dira kooperatiba feministok ditugun erronkak? Nola gurutzatzen dira kooperatibismoa eta feminismoa? Posible ote da kooperatibismo feminista sistema kapitalistaren baitan? Elkarren artean ezagutzak eta gogoetak partekatzeko espazioa sortu nahi ditugu. Ziur zer edo zer duzula esateko kooperatibismo feministaz. Zure zain gaude!

Izen-ematea itxita dago jada. Egitaraua hemen ikus dezakezu.