Eskuartean

Erantzukizunez erantzun! Eta guk zer egin dezakegu?

Eraldaketen garaia da eta inoiz baino argiago dago gizarte osoarekiko erantzunkidea izango den enpresa ereduak eraiki eta sustatu behar ditugula, pertsonen eta ingurunearen ongizatea erdigunean jarriz.

Farapin urteak daramatzagu, enpresekin elkarlanean, erantzunkidetasun sozialaren ikuspegia sustatzen eta egoera honetan lagungarriak izan daitezkeen tresna eta euskarri ezberdinak sortu ditugu zurekin konpartitu nahi ditugunak.

Oraingo honetan, enpresei zuzendutako hausnarketa- eta orientazio-dokumentu hau prestatu dugu. Bertan, gure ustez COVID-19k eragindako osasun-krisiak agerian utzi dituen erronkak zerrendatzen dira eta erronka horiei erantzunkidetasunez aurre egiteko estrategiak proposatzen dira enpresentzat. Espero dugu zuen interesekoa izatea eta baliagarria suertatzea!