2018/11/20
Instituto Madrileño de Antropologiak bere jardunaldira gonbidatu gintuen eta guk, nola ez!, trena hartu eta Madrilera abiatu gara gure hitzaldi-lan saio ematera " Hacia un modelo de empresa socialmente coresponsable. Proceso de creación y aplicación de una herramienta para medir la corresponsabilidad social". Izenburua luzea iruditu zaizue? guri bai, behintzat kartela ikusi genuenean.
Hala ere, saio interesantea prestatu dugu, kontraesanak eta kudeaketa, enpresa eta instituzioa, antropologia eta lan mundua, ... bertaratuko direnen buruak astintzea espero dugu, inor lasai ez usteko moduan!
2018/11/09
Bertsozaleen Elkarteari bere hausnarketa estrategikoan dinamizazioarekin laguntzen ari gara.
2018/10/24
Bi herri hauetako udalek sustatuko proiektuan, 13 eta 16 urte bitarteko gazteek beraien aisialdiari buruz kolektiboki hausnartu eta aberasgarria zaien aisialdi eredu baten alde egiten ari dira. Azken bi aste hauetan hasi ditugu lehen saioak Kurtzebarri eta Arizmendi ikastetxeetan, eta oso erantzun ona jaso dugu ikasleen partetik.
Lehen fase honetan beraien errealitateetatik abiatuz, beraien beharrak eta interesak jasoko ditugu diagnostiko batean. Ondoren, gazte hauek prozesuaren zentroan jarriko dituen partaidetza prozesu baten bitartez, beraien ekarpenak eta proposamenak jasoko ditugu.
Hasi da Gazte dantza!!!!
2018/10/03
Eva Campo Müller Farapin lankide eta lagun izan genuen. Gure artean egindako ibilbidea maitasun handiz gogoratzen dugu eta bere indarra eta bizi-poza oraindik sentitu ditzakegu. ECM elkarteko kide moduan, harrotasunez partekatzen dugu beka deialdi hau eta parte hartzera animatzen zaituztegu.
2018/07/27
¿Por qué las mujeres no corren la Behobia en una proporción más alta como en otras partes del mundo?
¿Por qué tenemos un 44% de participación de chicas en la Behobia Txiki y un 48% en la Behobia Gaztea y sólo un 24% en la de adultos?
Hay muchos estudios que indican que las chicas entre 12 y 14 años dejan de hacer deporte de forma masiva.
2018/07/26
Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz programaren baitan, Bidania-Goiatz-ko Udalean egin berri dugu Saiaz Mankomunitatean burutu dugun prozesuaren azken saioa. Saiaz Mankomunitatea osatzen duten lau herrietan (Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezil) adinekoek, nola parte hartu duten aztertu eta hausnartu ondoren, garbi dago haien parte-hartzea positiboa dela haien osasuna eta gure komunitatearen ongizatea mantentzeko.
Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa
20012 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
Calle Travieso 27, 2-A
35002 Las Palmas de Gran Canaria
T (+34) 943 00 35 85
F (+34) 943 00 35 84
info@farapi.com