2020/07/03
Ikerketa hau Gipuzkoako adinekoen artean komunikazioaren teknologien erabilera eta digitalizazio maila ezagutu eta gai honetan dauden gako eta erronkak identifikatzeko hurbilpen bat da.
2020/05/19
Jaiak, gure herritako momentu gorenak, urte osoa hauen zain eta aurten dirudienez... jairik ez! baina inzertidunbre garai hauek ere aukerak ematen dizkigute, zergatik ez jaien inguruan hausnartu, ditugun jaiak nahi ditugunak dira? herritar guziok berdin parte hartzen dugu? beti berdinak gaude jai bileretan, zergatik? sortu ditugun erabaki guneak guztiok parte hartzeko egokienak dira? urtero programa berdina pentsatzen dugu, zergatik ezin ditugu ekintza berriak sortu? zergatik emakumeeak eta migratuek gutxiago parte hartzen dute gure jaietan?
2020/05/06
Zahartzaroaren eta bakardade egoeren arteko lotura aztertzea premiazkoa da. Izan ere, populazioa zahartzen ari da, gero eta gizarte zaharkituagoa dugu; zahartzaroa ulertu eta bizitzeko modu berriak agertu dira eta zaintzaren paradigman jazo diren aldaketak egoera berriari maila pertsonal, komunitario eta instituzionalean nola erantzungo diogun galdetzea eta erantzutea eskatzen du.
2019/11/12
Gure kidea den Nerea Eliaseri egindako elkarrizketa usten dugu hemen, gaia: Koop Fabrikaren beharraz eta zergatiaz.
2019/11/06
Farapitik Tolosako berdintasun arloarekin elkarlanean Jaiak Berdinzaleagoak egiteko Behatokia sortu genuen duela 3 urte eta aurten 3. txoztena argitaratu dugu. Pozik gaude egiten ari garen lanarekin, jai berdinzaleen aldeko prozesuak poliki ematen diren horietakoak dira, baina ibiltzen egiten da bidea.
Hortxe txoztena kuxkuxeatzeko lotura:
2019/11/05
Hurrengo astean Urban fest egongo gara gure mikroponentziarekin, gaia: hiria eta zaintza. Bitartean Bilbo hirian egin diguten elkarrizketa usten dizuegu https://www.bilbohiria.eus/58380
2019/09/30
Hernaniko Elizatxo Ikastolako jolastokia haurrekin eraldatzera goaz. Haiek izango dira prozesuko protagonistak eta haiei emango diegu hitza eta ondorioz erabakiak. Prozesu parte hartzailea izango da, hau da, haur ahaldunduak izateko bideak jarriko ditugu. Horretarako, hitza hartuko dute, negoziatzeko gaitasunak indartuko dituzte, eraikuntza kolektiborako ikuspegia garatzen jarraituko dute... Elizatxo ikastolan egoteko eta bizitzeko kultura berri bat eraikitzen ari gara. Azken helburua, denentzako jolastoki bat sortzea, berdinzalea eta anitza.
2019/09/30
2019/09/02
Enpresa proiektuaren erdigunean pertsonak kokatzea helburu duen Erakide tresnaren aplikazioa egin dugu GOIERRIKO HITZAn, Farapi kooperatibaren dinamizazioaren laguntzaz.
2019/07/23
Hilabete honetan zehar GAIAn egon gara ERAKIDE tresna beste aholkularitza batzuei azaltzen eta tresnan formatzen.
Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa
20012 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
Calle Travieso 27, 2-A
35002 Las Palmas de Gran Canaria
T (+34) 943 00 35 85
F (+34) 943 00 35 84
info@farapi.com