2023/05/31
Uztailaren 7an, Farapik "Emakumeak euskal koooperatibismoan" ikastaroa antolatuko du Lanki eta UEUrekin elkarlanean. Udako Euskal Unibertsitatearen aurtengo eskaintzaren baitan antolatutako jardunaldia da hori, eta Eibarko Markeskua Jauregian izango da. Matrikulazioa zabalik dago uztailaren 3ra arte.
2023/05/08
Maiatzaren 16an eta 17an, 18:00etan, "Osasun publikoaren alde: Gogoetak eta borrokak" jardunaldiak antolatuko ditu Teila Fabrikak, Egia Bizirik auzo elkartearekin batera.
2023/04/05
Oporrak direla eta, apirilaren 14ra arte bulegoa itxita egongo da. Barkatu eragozpenak.
2023/03/22
Martxoaren 7an Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko Sailak antolatutako “Trantsizio ekologikoa, jasangarria eta bidezkoa” jardunaldian parte hartu genuen. Bertan, Erakidetuz lan-taldean egindako lanaren berri eman genuen Aztiker, Emun, Elhuyar eta Isladak enpresekin batera.
2023/03/20
Martxoaren 16tik 18ra Bartzelonara bidaiatu genuen Ekonomia Feministako VIII. Kongresuan parte hartzeko. Aukera paregabea izan da sinesten dugun horretan sakontzeko eta, gainera, gure lan-ereduaren eta bizigarritasunaren inguruko posterra aurkeztu dugu bertan.
2023/03/13
Urtero bezala, Farapi Kooperatibako kideok bi eguneko gogoeta-saioak egin genituen urtarrilean. Espazio horietan aurreko urtean egindako lana analizatu eta hurrengo urteko erronkak zehazten ditugu. Motxilak hartu eta Asteasuko Otardi landetxera joan gara aurten, elkarbizitza egiteko eta hausnarketetan buru-belarri murgiltzeko.
2023/03/09
Etengabeko eraldaketa-prozesuan murgilduta gaude Farapitarrok. Horregatik, Bidez Bide elkartearekin prozesu berri bat hasi dugu, gure lanean eta egunerokotasunean ezagutza berriak txertatzeko asmoz. Katia eta Sorayarekin batera, intersekzionalitateaz, feminismo dekolonialaz eta ikerketa kritikoaz hausnartzen ari gara.
2023/03/06
Martxoak 8 iristear da eta farapitarrei zera aldetu diegu: Zein da bereziki gogoan duzun martxoak 8 bat? Araitzek, Iratik, Leirek eta Mariak haien oroitzapenak kontatu dizkigute eta zuekin partekatu nahi ditugu.
2023/02/01
Egiatar bezala, plazer handi bat izaten ari da Teila Fabrikako prozesuen bide-laguntzaile izatea. Teila Fabrika, elkarlanerako, elkar konektatzeko eta auzogintzan aritzeko espazioa da, eta gu ere, nahiz eta fisikoki bertan ez egon, proiektuaren eta Teila-komunitatearen parte sentitzen gara.
2022/12/28
2022… A ze urtea! Lanean buru-belarri aritu gara urte osoan zehar eta jada amaierara iritsi garela sinetsi ezinik gaude. Arnasa hartu, atzera begiratu, eta urtean zehar egin dugun lana aitortu eta ospatzeko tartetxo bat hartu nahi izan dugu, zuekin partekatzeko.
Hurrengo lerroetan ez dugu soilik lagundutako proiektuez hitz egingo, izandako bizipen eta bestelako esperientziak ere kontatuko dizkizugu. Etorri gurekin denboran bidaiatzera:
2022/12/21
Urtea amaitzear da eta farapitarrok oporretan goaz, atseden hartzeko eta lanari ekiteko 2023an. Bulegoa itxita egongo da urtarrilaren 9ra arte. Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko!
2022/12/12
Gipuzkoan zaintzen balio soziala handituko duen proiektu bat diseinatzeko eta garatzeko prozesuan parte hartuko du Farapik 2023an zehar. Helburua da zaintzen inguruko sentsibilizazioa eta ezagutza sustatzea Gipuzkoan, horiek demokratizatzeko eta modu bidezkoago batean birbanatzeko, genero eta erantzunkidetasunaren ikuspegitik.
Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa
20012 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
Calle Travieso 27, 2-A
35002 Las Palmas de Gran Canaria
T (+34) 943 00 35 85
F (+34) 943 00 35 84
info@farapi.com