Goiener: Egitura eta antolaketa eraldatzeko barne prozesuan bidelagun


LABURREAN:

Proiektuaren izena: Goienerren egitura eta antolaketa eraldatzeko bidelaguntza

Norekin elkarlanean: Goiener, Talaios Kooperatiba

Proiektuaren urtea: -


Bi urte inguru daramatzagu, Talaios Koopeko kideekin batera, Goienerri barne egitura eta antolaketa eraldatzeko prozesuan laguntzen.

Energia burujabetzaren bidean erreferentea den kooperatibak erreferente izan nahi du ere barne funtzionamendua, horregatik erakunde demokratiko, bizigarri eta eraginkorra izateko partaidetzazko prozesu sakon eta zabala abiatu du kooperatiba osatzen duten kide anitzekin, langile, boluntario eta bazkideekin.   

Ikuspegi demokratikoan, bizigarritasunean eta eraginkortasunean Goienerrek oso txukun egiten dituenak identifikatu eta ospatu ostean, hiru esparru horietan sakontzeko mini-prozesuak abiatu ditugu Goiener osatzen duten pertsonekin lankidetzan.

Goiener eraldaketarako energiaz gainezka dagoen proiektua da.

Material osagarria:

FARAPI HEDABIDEETAN

Farapi

Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa
20012 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Calle Travieso 27, 2-A
35002 Las Palmas de Gran Canaria

T (+34) 943 00 35 85
F (+34) 943 00 35 84
info@farapi.com