Dastamena
Gauza berriak probatzeak ez digu beldurrik ematen. Handik eta hemendik hartutako osagaiekin errezeta berritzaileak prestatzen ditugu. Sormen prozesuari lehentasuna ematen diogu, probatzen dutenek beraz, zapore bereziak dastatzeko aukera izango dute.
Entzumena
Pertsonek esateko dutena eta isiltzen dutena entzuteko gaitasuna daukagu. Elkarrizketa, eztabaida talde eta partaidetza tekniken bitartez pertsonei eta taldeei hitza ematen diegu.. Ahalduntze pertsonal eta kolektibo prozesuak dira hauek.
Ikusmena
Begiak zabal-zabalik ditugu, fokua leku egokian jarriz eta ikuspegi holistiko batetik. Begi bistan dagoena eta ezkutatzen denaren detaile txikiena ere jasotzeko gai gara. Behaketa parte-hartzailean adituak gara.
Talde lanean aritzen gara, lau begik bik baino gehiago ikusten dutela sinesten baitugu.
Ukimena
Mimoz lan egiten dugu, eskuz-esku; talde dinamikak eta pertsonen interakzioarekin lotutako teknikak erabiliz. Gure bezeroek emaitza konkretuak eta haien neurrira egindakoak jasotzen dituzte.
Usaimena
Aukera berriak, tentsioak, ilusioak… urrutitik usaintzeko gaitasuna daukagu. Irudimenari ere bidea libre uzten diogu, nahi duen bidaia egin dezan.
2023/11/15
Talleres Mitxelena 1957 urtean sortu zuten Mitxelenatar anaiek. Hainbat krisialdiren ondoren, langileek bere egin zuten tailerra eta egoerari buelta ematea lortu zuten. Ordutik antzeman zen ikuspegi soziala zuela lantaldeak: Hernanin politikoki lerrokatuak zeuden, grebetan parte hartzen zuten… Langile militanteak ziren. 2000 urtean kooperatiba bilakatu ziren eta gaur egun 32 langileetatik 29 kooperatibakide dira.
Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa
20012 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
Calle Travieso 27, 2-A
35002 Las Palmas de Gran Canaria
T (+34) 943 00 35 85
F (+34) 943 00 35 84
info@farapi.com