2024. urtean erronka handiak izan ditugu bizigarritasuna eta bideragarritasun ekonomikoa uztartzeko. Jakingo duzunez, Farapin urteak daramatzagu lan-eredu bizigarri bat eraikitzen, eta hori bermatzeko tresna eta mekanismo ugari sortu ditugu. Tamalez, 2024an jasandako ezegonkortasun ekonomikoaren ondorioz, neurri zehatzak hartu behar izan ditugu urtea galerarik gabe itxi ahal izateko.
Beti diogu: Farapi proiektu bizia da, eta egoerak egoera, moldatu egiten gara.
Hala eta guztiz ere, indartuak atera gara esperientzia horretatik, eta hainbat irakaspen atera ditugu, etorkizunean gure proiektuan txeratzeko. Besteak beste, hausnarketa estrategiko bat abiatu dugu, hurrengo bost urteetarako plangintza adosteko. Eskaintzen ditugun zerbitzuez gain, gure kabuz sustatutako proiektuekin jarraitu dugu ere, eta hainbat topaketa eta jardunaldietan parte hartu dugu.
Jarraituko dugu proiektuaren, taldearen, norbanakoen eta inguru sozial eta naturalaren zaintzan, eta etengabeko oreka bilaketan.
Bihotza zabal-zabalik egin dugu 2024ko gardentasun txostena, gure irakaspenek beste batzuontzako onuragarriak izan daitezkeela uste dugulako.

Hona hemen txosten honetan topatuko duzuna:
- Farapi kooperatibaren eta lan-taldearen izaera.
- 2024. urtean zehar garatutako proiektuak.
- Jasotako formakuntzak eta elkarbanatutako ezagutza.
- Urteko kontuak: diru-sarrerak eta gastuak.
- Gaur egun ditugun hornitzaileak.
- Farapik parte hartzen duen sareak.
- Eduki ditugun erronkak eta irakaspenak.